Eduki publikatzailea

Atzealdea ZUMARRAGAK NAZIOARTEKO LANKIDETZARI ETA HIRUGARREN MUNDUKO GARAPENARI LAGUNTZEN JARRAITZEN DIO DIRU-LAGUNTZA DEIALDI BERRI BATEN BIDEZ, 50.000€ BIDERATUKO DITUENA

Joan den apirilaren 10ean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren Zumarragako Udalaren "Nazioarteko lankidetzarako eta hirugarren munduko garapenerako dirulaguntzen oinarri arautzaileak - 2024ko deialdia".

2024·04·24


ZUMARRAGAK NAZIOARTEKO LANKIDETZARI ETA HIRUGARREN MUNDUKO GARAPENARI LAGUNTZEN JARRAITZEN DIO DIRU-LAGUNTZA DEIALDI BERRI BATEN BIDEZ, 50.000€ BIDERATUKO DITUENA

Joan den apirilaren 10ean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren Zumarragako Udalaren "Nazioarteko lankidetzarako eta hirugarren munduko garapenerako dirulaguntzen oinarri arautzaileak - 2024ko deialdia".


Oinarri hauen deialdiaren xedea da lankidetza-programak antolatu eta garatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezartzea, munduko herrialde pobreetako biztanleen baldintza sozio-ekonomikoak garatu eta hobetzeko jarduerak egiteko.


Dirulaguntza eskatu ahal izango dute legez eratutako erakundeek, irabazi-asmorik gabekoek, deialdi honen helburuarekin bat datozen jarduerak egiten dituztenek, erlijio-kongregazioek eta dirulaguntzaren xede den jarduera bat garatzen ari diren norbanakoek, Zumarragako eremuan ordezkaritza dutenek edo udalerriko pertsonekin lotura zuzena dutenek lehentasuna izanik.


Eskabideak ordezkariak edo arduradunak formalizatu beharko ditu, Udalak egindako eskabide ofizialaren ereduan.


Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, oinarri hauek Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

"Nazioarteko lankidetzarako eta hirugarren munduko garapenerako dirulaguntzen oinarri arautzaileak - 2024ko deialdia"