Eduki publikatzailea

Atzealdea TEKNO HIRIKO HIRITARRAK ikastaro berritzailea antolatu dute Urretxuko eta Zumarragako Udalek, Lehen Hezkuntzako 6. mailatik DBH 2ra arteko nerabeentzat

Teknologia eta hizkuntzaren bidezko sormena landuko dituzte partaideek, ordenagailuei tripak aterata, azaroko lau ostegunetan Izen ematea azaroaren 4ra arte egongo da zabalik labur.eus/hiriko helbidean.

2024·10·28


TEKNO HIRIKO HIRITARRAK ikastaro berritzailea antolatu dute Urretxuko eta Zumarragako Udalek, Lehen Hezkuntzako 6. mailatik DBH 2ra arteko nerabeentzat

Teknologia eta hizkuntzaren bidezko sormena landuko dituzte partaideek, ordenagailuei tripak aterata, azaroako lau ostegunetan

Izen ematea azaroaren 4ra arte egongo da zabalik labur.eus/hiriko helbidean. 15 lagunek hartu ahalko dute parte gehienez.

Urretxuko eta Zumarragako Udalek Tekno hiriko hiritarrak teknologia eta sormena uztartuko dituen ikastaro berritzailea antolatu dute, azaroaren 7, 14, 21 eta 28rako (ostegunak). Lau saio horietan, partaideek ordenagailu zaharrei tripak aterata, hiri futurista bat eraiki eta hiri horretako biztanleei historiak eta istorioak asmatuko dizkiete. Historia eta istorioak ahotsez grabatuko dituzte, gero, eta QR bidez entzun ahalko dituzte ikastaroaren bukaeran bertaratzen direnek. Alex Gonzalez komunikazioan, irudian eta soinuan aditua eta animatzaile soziokulturala eta Leire Agirre gizarte hezitzailea izango dira ikastaroa dinamizatuko dutenak. Ikastaroaren bitartez, teknologiarekin jolastuz, euskaraz, ahozko komunikazioa landuko dute.

Ikastaroa Urretxuko kultur etxeko Areto Nagusian egingo dute, aurrez aipatutako egunetan, 15:30etatik 17:00etara bitartean. Gehienez ere, 15 lagunek hartu ahalko dute parte. Izena emandakoak gehiago balira zozketa egingo litzateke. Izena emateko epea azaroaren 4ra bitartean dago zabalik, labur.eus/hiriko helbidean, ikastaroa doan da.

Informazio gehiago : Urretxuko Euskara Zerbitzua (943038088) eta Zumarragako Euskara Zerbitzuan (943729153).