Eduki publikatzailea

Atzealdea LEGAZPI KALEKO SARBIDEA MOZTEA, ZERBITZUKO HARTUNEENGATIK, MAIATZAREN 6TIK 10ERA 

Legazpi kaleko urbanizazio-lanak erritmo onean doaz, eta ezarritako epean amaitzea espero da  Zumarraga berritzen ari da! Ezagutu Legazpiko urbanizazio-lanen aurrerapenak 

2024·05·02


LEGAZPI KALEKO SARBIDEA MOZTEA, ZERBITZUKO HARTUNEENGATIK, MAIATZAREN 6TIK 10ERA 

Legazpi kaleko urbanizazio-lanak erritmo onean doaz, eta ezarritako epean amaitzea espero da 

Zumarraga berritzen ari da! Ezagutu Legazpiko urbanizazio-lanen aurrerapenak 

Zumarragako alkateak, Mikel Serranok, bisita egin du Legazpi kalera, Europar Batasuneko Next Generation funtsek finantzatutako "Zumarraga, merkataritza-eredu digital eta jasangarria sendotuz" proiektuaren esparruko urbanizazio-lanen aurrerapenaren berri emateko. Guztira 2.499.993,74 €-ko aurrekontua du, eta horietatik %80 Next Generation funtsetatik dator. Hiri-azpiegitura suspertzeko eta tokiko hazkunde ekonomikoa bultzatzeko ekimenak egiten ari dira. Construcciones Moyua S.L. enpresa ari da lanean. 

Orain arte, gutxi gorabehera Legazpi kaleko urbanizazio-proiektuari esleitutako 710.054,58 €ko aurrekontuaren %40 gauzatu da. Horrek esan nahi du 284.021,83 €inguruko inbertsio ekonomikoa egin dela, eta aurretiazko jardueretarako erabili dela, hala nola, zolaketa zaharrak eraisteko, saneamenduko instalazioak berritzeko, lurra prestatzeko eta zolatzeko, bidearen zenbait eremu zehatzetan. 

Soraluze kalea/Euskadi plaza/Legazpi kaleko oinezkoentzako ardatza urbanizatzeko proiektuaren III. faseko obrak 2024ko apirilaren 4an hasi ziren. Hasierako aldi horretan, atariko zenbait jarduera egin ziren, hala nola zolaketa zaharrak botatzea, belar-sastrakak garbitzea eta zuhaitzak eta altzariak kentzea, eta lurra prestatzea azpiegitura-lanak egiteko. 

“Fase honetako alderdi nabarmenetako bat saneamenduko instalazioak erabat berritzea izan da, kolektore eta kutxeta zaharkituen ordez PVCzko hodi berriak eta pasabideko kutxetak jarriz, azpiegitura moderno eta eraginkorra bermatzeko”, adierazi zuen alkateak.  

Obren egungo garapenari dagokionez, zolaketa hasi da bidearen amaieran, Legazpi kalearen eta Sekundino Esnaola kalearen arteko elkargunetik gertu. Aipatu behar da, jarduera horien artean, Jai-Alai kalean eta Euskadiko plazan trafikoa moztu beharko dela, gutxi gorabehera bost egunez. Maiatzaren 6tik 10era emango da. Aldi horretan, Zelai Arizti aparkalekuko trafikoa Jai Alai kaletik bideratuko da bi norabideetan. 

Gainera, jatorrizko proiektuan aldaketak egin dira, Legazpi kalea erabiltzeko malgutasuna handitzeko. Besteak beste, txorkoak eta zuhaitz finkoak kendu eta jardinerak eta altzari desmuntagarriak jarriko dira zenbaki bakoitien aldean, bai eta kalearen erdiko bihurgunea egokitu eta lorontziak handitu ere, oinezkoen izaera indartzeko. 

Exekuzio datei dagokienez, Mikel Serranok jakinarazi du urbanizazio lanak erritmo onean doazela eta “obra ezarritako epean burutuko dela espero da, eta 2024ko uztailaren bukaerarako bukatzea aurreikusten da”. 

Azkenik, Mikel Serrano alkateak lan horiek garrantzi handia dutela "Zumarraga, merkataritza eredu digital eta jasangarria sendotuz" proiektuaren esparruan nabarmendu zuen. Proiektu horren helburu nagusia tokiko merkataritza babestea eta bultzatzea da. Merkataritza-ingurunea hobetzeko, Legazpi kalea urbanizatzea bezalako ekimenen bidez, hiria edertzen laguntzeaz gain, tokiko garapen ekonomikorako giro egokia sortzen da.  

Udalaren konpromisoa ez da azpiegitura fisikora mugatzen, baizik eta inguruko enpresa sarea indartzeko banakako prestakuntza eta dinamizazio ekintzak ere biltzen ditu. Ekimen horien bidez, tokiko merkatariei beharrezko tresnak eman nahi zaizkie gero eta digitalizatuagoa eta lehiakorragoa den merkataritza-ingurunera egokitzeko, eta, hartara, epe luzera haien hazkundea eta jasangarritasuna sustatu nahi dira. 

Mikel Serranok azpimarratu zuen garrantzitsua dela merkatariekin eta, oro har, komunitatearekin elkarlanean aritzea, ekintza horien arrakasta bermatzeko, Zumarragaren ezaugarri den komunitatearen espiritua eta tokiko harrotasuna sustatuz.