Eduki publikatzailea

Atzealdea LEGAZPI KALEA ERDI OINEZKOENTZAT JARTZEKO LANAK HASI DIRA

Helburua da Zumarragari merkataritza-gune irisgarria, atsegina eta herritarren beharrekin bat datorrena eskaintzea, tokiko ekonomiarentzako onurari lehentasuna emanez. Europako funts horiei esker, diru horren zati handi bat itzultzen da herrira ostalaritzaren eta tokiko merkataritzaren bidez

2024·03·06


LEGAZPI KALEA ERDI OINEZKOENTZAT JARTZEKO LANAK HASI DIRA

Helburua da Zumarragari merkataritza-gune irisgarria, atsegina eta herritarren beharrekin bat datorrena eskaintzea, tokiko ekonomiarentzako onurari lehentasuna emanez. Europako funts horiei esker, diru horren zati handi bat itzultzen da herrira ostalaritzaren eta tokiko merkataritzaren bidez

 

"Zumarraga, merkataritza-eredu digitala eta jasangarria sendotuz" proiektuaren barruan dago jarduera hori, eta proiektu osoak suposatzen dituen 2.499.993,74 € etatik 710.054,58 €-ko aurrekontua hartzen du. Horretarako, Euskadi plazarekin, azokarako karga-jasogailuarekin eta Soraluce kalearekin bezala, Zumarragako Udalak Next Generation UE funtsen Europako finantziazioa du, eta, guztira, 1.999.994,99 €-koa. Jarduketa Construcciones Moyua S.L. enpresak egingo du.

 

ibilgailuen, oinezkoen, bertako bizilagunen eta dendek sortzen duten zirkulazioa ahalik eta gutxien kaltetzen saiatuko dira. Horretarako, kalearen eskuinaldetik hasiko da, plazatik ikusita, hau da, atari bikoitien zatitik, eta bakoitiak, ahal den neurrian, ibiltzeko gaituta utziko dira. Ondoren, beste aldetik ere antzera jokatuko da, obra zatika eginen da eta ahalik eta gutxiena ukitzen saiatuko da, etxebizitza eta merkataritzako lokaletarako sarbide jarraitua bermatuz.

 

Gaur egungo zoladura altxatzen hastea aurreikusten da, eta horrek barne hartuko ditu saneamenduko, ur hornidurako eta kanalizazioko harguneak, edateko uraren sarea eta argiztapen, elektrizitate eta telekomunikazio sistemak hobetzeko.

 

Zoladura berria kolore argiko grafitozko baldosekin egingoda, Soraluce kalearen, Euskadi plazaren eta Jai Alai kalearen diseinuari eutsiz.

 

Argiztapena berrituko da, eta haren ordez kontsumo txikiko sistema jarriko da, behealdera edo lurrera begira, argi-kutsadura saihesteko.

 

Berdeguneei dagokienez, gaur egungo zuhaitzak kendu egingo dira, loregune berriak jartzeko, eta Legazpi kalea oinezkoentzako eremu atseginagoa izatea lortuko da. Loregune horiek udalerriko beste leku batzuetan ezarritako estiloari jarraituko diote, esate baterako, berriki berritu den Jai Alai kalean, eta corten altzairuzkoak izango dira, Zumarragako historia industrialari erreferentzia eginez eta udalerriaren identitateari lagunduz, Zumarraga Bide Bizia marka turistiko berriarekin bat eginez.

 

Gaur egungo edukiontzien ordez, diseinu berrian hobeto integratzen diren lurpekoak jarriko dira. Hiri altzariak birantolatu eta berrituko dira, eta kalean zamalanetarako bi eremu zabal jarriko dira, merkataritzako lokalei zerbitzu hobea emateko.

 

Azken finean, hori da "saltokiaren eraldaketa" lerroaren barruko 4 jardueretako bat. Helburua Zumarragari eremu komertzial irisgarria, atsegina eta herritarren beharrekin bat datorrena eskaintzea da, tokiko ekonomiarentzako onurari lehentasuna emanez. Europako funts horietako diruaren zati handi bat ostalaritzaren eta tokiko merkataritzaren bidez herrira itzultzen da.

 

Datorren astean lerro horretako beste ekintza bat hasiko da: Ibaiondoren ver-urbanizatzea. Proiektu hau bi fasetan gauzatuko da, Legazpi kalearen atzealdetik hasi eta Sekundino Esnaolaren atzealdearekin jarraituz.

 

Bi obra horiek aldi berean egingo direnez, baliteke bizilagunen eguneroko bizitza garatzeko zenbait zailtasun sortzea. Beraz, pazientzia eta barkamena eskatzen dira. Zuen ulermena asko eskertzen dugu.