Eduki publikatzailea
Atzealdea ZABALIK DAGO GIZARTE ZERBITZUEN ETA BERDINTASUNAREN ARLOKO ELKARTEEI DIRU-LAGUNTZAK ESKATZEKO EPEA
2024·03·08
ZABALIK DAGO GIZARTE ZERBITZUEN ETA BERDINTASUNAREN ARLOKO ELKARTEEI DIRU-LAGUNTZAK ESKATZEKO EPEA
Joan den ostegunean, 2024ko otsailaren 29an, Gizarte Zerbitzuen eta Berdintasunaren arloko elkarteei diru-laguntzak emateko oinarri espezifikoak – 2024 – Argitaratu ziren GAOn (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala).
Hona hemen eskaera egiteko puntu garrantzitsuenen laburpena:
I. Xedea.
Oinarri hauen xedea 2024 urterako lehiaketa publiko bidezko diru-laguntzak jaso ahal izateko baldintzak arautzea da. Laguntza horiek Zumarragako Udalak emango ditu Gizarte Zerbitzuen sisteman jarduten duten elkarteei zuzenduta. Bestalde, elkarte horien jardute-eremua bereizi egingo da tokiko, bailarako eta lurraldeko esku hartzea bereizita. Horren guztiaren helburua elkarte-jarduera bultzatzea eta herritarren arteko elkartasuna sustatzea da.
Oinarri hauetan barneratzen diren diru-laguntzek jarraian adierazten direnak finantzatuko dituzte:
a) Baztertuta, babesik gabe, mendekotasun-egoeran edo sozialki isolatuta edo horretarako arriskuan dauden giza taldeen prebentziorako, arretarako, sustapenerako eta giza talde horiek gizarteratzeko jarduerak edo proiektuak.
b) Partaidetza eta gizarte boluntariotza sustatzea.
c) Herritarrei informazioa emateko eta herritarrak sentsibilizatzeko proiektuak.
d) Zumarragako herrian emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko lotutako proiektuak eta jarduerak.
II. Entitate onuradunak.
Diru-laguntzak jasotzeko elkarte edo entitateek honako baldintzak bete beharko dituzte: irabazi-asmorik gabeak izatea, legez eratuta egotea, helburuak beteko direla bermatzeko nahikoa egitura izatea eta jardute-eremua Zumarragako udalerria edota bailaran izatea (azken kasu horretan, jarduerak Zumarragako udalerrian garatu beharko ditu).
III. Eskabideak eta aurkezteko epea.
Eskaerak Udalak taxututako instantzia ofizialaren ereduari jarraiki aurkeztu beharko dira; hilabeteko epean Oinarri hauek Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Eskaera eta dokumentazio osagarria Internet bidez aurkeztu beharko dira Zumarragako Udaleko egoitza elektronikoko diru-laguntzen ataritik.
IV. Ekarri beharreko agiriak.
Eskaerekin batera, Zumarragako Udalak ezarritako Diru-laguntzen Programak arau tzen dituzten Oinarrien 6. artikuluan ezarritako dokumentazioa aurkeztu beharko da (2023ko otsailaren 10eko Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALA, 28. zk.).
Horren haritik, eta aipatu artikuluak jasotzen duen bezala, Zumarragako Udalak honako baldintza hauek egiaztatuko ditu ematen dituen dirulaguntzak eskuratu ahal izateko, Nisaeren, datuen elkarreragingarritasunerako plataforman:
— Pertsona eta/edo entitatearen nortasun-datuen kontsulta eta egiaztapena.
— Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituelaren egiaztapena.
— Foru Ogasunekiko zerga betebeharrak egunean dituela egiaztapena.
Udalak berak zuzenean ofizioz jasoko ditu Zumarragako Udalaren zergen eta zehapenen ordainketan egunean egoteari buruzko datuak, baita udalerrian erroldatuta egotearen datuak ere.