Eduki publikatzailea

Atzealdea IBAIONDO KALEA ZUMARRAGARENTZAT EREMU IRAUNKOR ETA LAGUNKOI BIHURTZEKO ERALDAKETA HASTEAR DA

Ekimen horrek pasealeku bat osatuko du, Geltoki Intermodala Udalarekin eta, aldi berean, herriko plazarekin eta Azokarekin lotuko duena. Horrela, aisia, merkataritza eta eguneroko jarduera sustatuko dira

2024·03·16


IBAIONDO KALEA ZUMARRAGARENTZAT EREMU IRAUNKOR ETA LAGUNKOI BIHURTZEKO ERALDAKETA HASTEAR DA

Ekimen horrek pasealeku bat osatuko du, Geltoki Intermodala Udalarekin eta, aldi berean, herriko plazarekin eta Azokarekin lotuko duena. Horrela, aisia, merkataritza eta eguneroko jarduera sustatuko dira

Mugikortasun jasangarria bultzatzeko eta hiri-ingurunearen kalitatea hobetzeko, astelehenean, martxoak 18, Ibaiondo kalea eraldatzeko lanei ekingo zaie Zumarragan.

"Zumarraga, merkataritza-eredu digitala eta jasangarria sendotuz" proiektuaren barruan dago jarduera hori, eta proiektu osoak suposatzen dituen 2.499.993,74€-etatik 587,619,75€-ko aurrekontua hartzen du. Horretarako, Euskadi plazarekin, azokarako karga-jasogailuarekin, Soraluce kalearekin eta Legazpi kalearekin bezala, Zumarragako Udalak Next Generation UE funtsen Europako finantzazioa du, eta, guztira, 1.999.994,99 €-koa. Jarduera Campezo Obras y Servicios, S.A. enpresak egingo du eta helburua oinezkoentzako, txirrindularientzako eta gidarientzako espazio atseginagoa eta funtzionalagoa sortzea da.

Obrak 5 hilabete iraungo duela uste da, eta Clara Larrañaga kaletik Sekundino Esnaolaren atzeko aldean (12-14) amaitu berri den obraraino eta Urola kalearen ondotik Sekundino Esnaolaren atzealdetik (12-14) Geltoki plazatik bereizten duen errepideraino doan bidegorria hartuko du. Geltoki Intermodala Zumarragako Udaleko plaza eta bertan astero egiten den Azokarekin lotuko dituen pasealekua eraikitzeko beste urrats bat izango da Zumarragan merkataritza eta aisia sustatuko dituena.

Helburu horrekin, hainbat jarduketa egingo dira, hiru fasetan banatuta, oinezkoei eta gidariei ahalik eta eragozpen gutxien eragiteko. S.C.P. Galeperra sozietatearen ingurutik Clara Larrañagarantz hasiko da, eta, ondoren, sozietate horren eta Sekundino Esnaolaren atzealdearen (12-14) arteko aldeari ekingo zaio. Azkenik, Urola kaletik doan bidegorria berrituko da. Jarduera horietarako burutuko diren ekintzak zerbitzu-azpiegiturak berritzea, altzairu herdoilgaitzezko barandez hornitutako espaloiak handitzea eta hiri-altzari egokiz inguratutako gune erdi oinezkoak sortzea izango dira, oinezkoa seguruago senti dadin.

Erdi-oinezkoentzako erabilera hori, besteak beste, S.C.P. Galeperra sozietatearen aurrerako zatian islatuko da; izan ere, ibaia zeharkatzen duen zubiaren ondorioz jende asko ibiltzen da bertan. Hortaz, batez ere oinezkoentzat izango den eremu bat sortuko da. Pasatzeko eta, aldi berean, egoteko gune bat izango dira, eta, bertan, barandak eta banku argiztatuak jarriko dira, aurreko fasean Sekundino Esnaolan bezala.

Gainera, neurri jasangarriak ezarriko dira, hala nola tratamendu fotokatalitikoa duten baldosak erabiltzea CO2 xurgatzeko eta ingurunea edertuko duten landare-espezieak landatzea. Sekundino Esnaolaren atzealdearen antzeko lorategiak eraikiko dira, landare-espezie berberekin.

Obrak bukatu ondoren, hiri altzariak jarriko dira, hala nola lorontziak, paperontziak eta bizikleta-aparkalekuak. Amaitzeko,  bidean beharrezkoak diren markaketa lanak burutuko dira, seguru eta ordenaturik ibiltzeko.

Obrak bukatu ondoren, hiri altzariak jarriko dira, hala nola lorontziak, paperontziak eta bizikleta-aparkalekuak, eta bide markatua jarriko da, zirkulazio seguru eta ordenatua izateko.

Ekimen honek Geltoki Intermodala Herriko plazarekin eta aldi berean bertan ospatutako Azokarekin lotuko duen ibilbide bat osatuko du, horrela, Zumarragarren zein Zumarragako udalerrira joaten diren bisitarien aisialdia, merkataritza eta eguneroko jarduera sustatuko dira.

Obra hau Legazpi kalea erdi oinezkoentzat eraikitzearekin batera egingo denez, baliteke zenbait zailtasun sortzea bizilagunen eguneroko bizitza garatzeko; horregatik, pazientzia eskatu eta barkamena eskatu eta herritarren ulermena eskertu du Zumarragako Udalak.