Eduki publikatzailea
Atzealdea 55.000 € BAINO GEHIAGO INBERTITU DIRA UDALERRIKO LANDA-BIDEAK EGOKITZEKO
2022·09·04
55.000 € BAINO GEHIAGO INBERTITU DIRA UDALERRIKO LANDA-BIDEAK EGOKITZEKO
Konponketa hauek Zumarragako hiru landa-bideetan izango dute eragina; horietako bi dagoeneko eginak daude, eta hirugarrena laster egingo da.
1. Leturiondotik Olarterako bidean bi eskollera egin dira bidearen bi puntu ezberdinetan bidean izandako luiziak konpontzeko. Lanen aurrekontua 7.331,39 €-koa izan da.
2. Soraitz baserrira bidean, baserritik gertu, luizi bat egon da eta bertan eskollera bat egin da bidea eusteko. Aurrekontua 9.104,04 €-koa izan da.
3. Soraitz baserrira bidean, Agerre baserrirako bidegurutzearen inguruan bide konponketa. Obra honetan bidearen oinarria indartuko da, hondoratzen ari da eta etorkizunean kostu handiko lanak saihesteko. Bidea konpontzeko aurrekontua 41.735,93 €-koa da.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuaren 31.994,24 euroko diru-laguntzarekin ari dira egiten jarduketa hauek, Zumarragako Udalari udalerriko landa-bideak konpontzeko eman dizkiotenak. Hau da, proiektuaren balio osoaren % 55.