Eduki publikatzailea
Atzealdea 80 JARDUKETA, IA 10 MILOI EUROKO INBERTSIOA ETA 144 HORNITZAILE
2023·04·03
80 JARDUKETA, IA 10 MILOI EUROKO INBERTSIOA ETA 144 HORNITZAILE
Zumarragarren bizi-kalitatea hobetzen, lanpostuak sortzen eta tokiko ekonomiari eta udalerriaren garapen ekonomikoari mesede egiten dieten inbertsioak.
2019 – 2023ko legealdi honetan askotarikoak izan dira Zumarragako Udaletxetik herriaren etorkizunerako burutu diren proiektuak. Hauek herriko auzo eta gune guztietan zehar sakabanatuta gauzatu dira herritar guztietara hobekuntzak iritsiaraziz.
Horren adibide garbienetako bat herri guztian zehar eman den baranden berrikuntza izan da. Guztira, baranda kilometro bat baino gehiago (1025.5m) da Zumarragan zehar berritu dena.
Euskal Herria Hiribidean, Renfeko Pasabidean, Legazpi Auzoan, Urdaneta Hiribidean, San Gregorio Kalean, Buska Sagastizabal Auzoan, Beloki Hiribidean eta Etxeberri Auzoan.
Zumarragako Udalak 220.411,07€ ko inbertsioa egin du baranden berrikuntza honetan herritarren eta herriko irisgarritasun eta segurtasunean aurrera egiteko.
Ondorengo mapa kartografikoan aldatu diren baranden kokalekua, bakoitzean jarriko diren baranda motak, baranden neurriak eta lehen eta geroko argazkiak azalduko dira.
Baina hau ez ezik mota guztietariko 80 jarduketa egin dira herriko zonalde ezberdinetan ia 10 miloi euroko inbertsioan itzultzen direnak. Honek 144 hornitzaileren kontratazioa suposatu du, kasu gehienetan herriko bertako edota inguruko edo eskualdeko enpresak izanik. Deszentralizazio honek herriko erdialdearen eta kanpoaldearen ezberdintasuna murrizteko kanpoaldeko auzoak urbanizatzean, atsegintzean eta integratzean datza, herritarren beharrak, iradokizunak eta ekarpenak kontuan hartuta.
Mapa kartografiko honetan azken lau urteetako legealdian gauzatutako ekintza esanguratsuenak bildu ditugu. Bertan, urte bakoitzean burututakoak aurki daitezke, bakoitzaren kokalekuan, suposatu duen inbertsioarekin eta obrak amaituta nola geratu diren irudiarekin.
Zumarragarren bizi-kalitatea hobetzen duten inbertsioak dira, eta, aldi berean, aukerak eta lanpostuak sortzen dituztenak, horiek gauzatzeko kontratazio asko egiten baitira, tokiko ekonomiari eta udalerriaren garapen ekonomikoari mesede eginez.