ABENDUAREN 3A: EUSKALDUN BERRIEI ERREKONOZIMENDUA, BESTEAK BESTE
2016·11·30
Azaroaren 22ko Plenoak aho batez onartu da Euskara, Hezkuntza eta Gazteria Batzordean landutako proposamena. Bertan, prozesu parte-hartzailearen datuen berri eman zen:
Ordena | Lekuak |
| Botoak |
1. | Antioko interpretazio zentroko portxea |
| 40 |
2. | Izazpi auzoko 6. - 3. arteko parketxoa |
| 38 |
3. | Sekundino Esnaola 12. - 16. arteko parketxoa |
| 30 |
| Abstentzioa |
| 4 |
| Baliogabeak |
| 18 |
| GUZTIRA |
| 130 |
Hortaz, bozka kopurua kontuan hartuta, Antioko interpretazio zentroko portxea izan da aukeratua, zenari kutsu toponimikoa emate aldera “Euskaldun berrien ataria” deitua izango den.
Dena den, 130 bozka jasotzea oso positiboki baloratu da, eta hiru guneek boto kopuru antzekotsua lortu izan ere bai. Gainera, lehena eta bigarrenaren artean egon den parekotasuna kontuan hartuta, 2017an Izazpi auzoan ere Parketarrak ekimena aurrera eramatea adostu zen, zeinak guraso eta haurrek euskaraz jolastea duen helburu.
Horrekin guztiarekin, Osoko Bilkurak herritarrak gonbidatu ditu datorren larunbat honetan burutuko den Errekonozimendu saiora. Hauexek dira antolatutako ekintzak:
Abenduaren 3rako ekintzak:
- 11:45 Autobusa Antiora igotzeko Zumarragako parrokia paretik (dohainik)
- 12:00 Euskaldun Berriei errekonozimendu saioa
- 12:15 Mintzodromoa: Euskaldun berri eta zaharrak elkarrekin solasean
- 13:15 Mokadutxoa, luntxa.
- 14:00 Autobusa jaisteko
Euskara aritu nahi duzuen herritar guztiok gonbidatuta zaudete.