Eduki publikatzailea

Atzealdea ABIAN DIRA DAGOENEKO “ZUMARRAGA, MERKATARITZA EREDU DIGITAL ETA JASANGARRI BATERANTZ AURRERA EGINEZ” PROIEKTUKO JARDUERA GUZTIAK

Astelehenean, Zumarragako Azokarako karga-jasogailua hornitu eta instalatzeko lanak hasi ziren 127.948,75 euroko aurrekontuarekin, BEZa barne, eta Construcciones Moyua, S.L.ri esleitu zitzaizkion.

2022·07·21


ABIAN DIRA DAGOENEKO “ZUMARRAGA, MERKATARITZA EREDU DIGITAL ETA JASANGARRI BATERANTZ AURRERA EGINEZ” PROIEKTUKO JARDUERA GUZTIAK

2022ko uztailaren 18an, astelehena, Zumarragako Azokarako karga-jasogailua hornitu eta instalatzeko lanak hasi ziren 127.948,75 euroko aurrekontuarekin, BEZa barne (105.742,77 €+ 22.205,98 € BEZ kontzeptuan), eta Construcciones Moyua, S.L.ri esleitu zitzaizkion.

Jarduera hau “Zumarraga, Merkataritza eredu digital eta jasangarri baterantz aurrera eginez” proiektuaren barruan dago, Euskadi plazako obrarekin (654.497,26 €) eta Soraluce kalea oinezkoentzat bihurtzearekin (405.732,95 €) batera, EBko Next Generation funtsek emandako 925.000 €-rekin finantzatuta.

Obrak egiteko hiru hilabeteko epea aurreikusi da.

Uztailean zehar, igogailua hondeatu, zimendatu eta egituratuko da.

Karga-jasogailua jartzearen helburua Euskadi Plazarako zein Baserritarren naberako irisgarritasuna hobetzea da. Nabe horretan egiten da Udal Merkatua (Zumarragako Azoka) larunbatero.

Baserritarrek aspalditik egindako eskaera zen, eta Azokaren Ekintza Planaren barruan sartuta dago, karga-jasogailu hori instalatuta Zumarragako Azokara joaten diren ekoizleen eta baserritarren zamalanak erraztu eta arinduko baitira.

Karga-jasogailua jartzeaz gain, Jai-Alaitik sartzeko eskailerak ere eraberrituko dira, eta egungo  “Klik eta jaso” armairu-sistemaren instalazioak hobetuko dira; udalerrian egiten ari diren jarduketak dira, eta, Euskadi Plazan eta Soraluze kalean esku-hartzeekin batera, Azokaren ingurunea hobetzearen aldeko apustua egiten ari da.

Gaur egun, ingurunea hobetzeko aurreikusitako esku-hartze asko aurreratuta daude.

Azokaren zoladura osorik amaituta dago, eta armairuen prototipoak eta postu berriak instalatuta.

Euskadi Plaza Urbanizatzeko proiektuan, orain arte egin diren lanak egin beharreko guztiaren % 64,88 baino gehiago dira, 292.746,5 €-ko ziurtagiriarekin, lizitazio-aurrekontu osoaren gainean, 454.543,56 €-koa, eta Soraluze kalea urbanizatzeko proiektuaren orain arte egindako lanen guztizkoa egin beharrekoaren % 46,82 da, eta 131.938,93 €-ko ziurtagiria Soraluze kaleko 78,1 faseko lizitazio-aurrekontuaren gainean.

Obrak aurrera doaz, martxan dauden lizitazioetan aurreikusitako epeen arabera.