Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Habiaratutako portletak
Berriak
Atzealdea

Adierazpena “Memoriaren Egunean”

“Memoriaren Eguna” ospatzen dugu gaur.

2016·11·09


“Memoriaren Eguna” ospatzen dugu gaur. Oroipen-egun honetan, euskal erakundeon asmoa da herritar guztiei gonbit egitea bai iragana bai gizarte osoak jasan zituen ondorio lazgarriak ez ahaztera, bereziki biktimak jasan zituztenak, hain zuzen beharrezkoa delako aitortzea beraien mina eta pairamena ez zirela bidezkoak izan. Biktima horiei elkartasuna zor diegu, baita hurbiltasuna, egia, aitortza eta erreparazioa.

 

Era berean, Memoriarekiko hitzordu honek elkarrizketa plurala sustatu nahi du, baita sekula errepikatu beharko ez den iraganeko hari buruzko gogoeta kritikoa ere. Hartara, elkarbizitza ezartzeko borondate eraikitzailea partekatuko da, Euskadiren orainerako eta etorkizunerako, oinarri harturik ideia-aniztasuna, oinarri demokratikoak eta giza eskubideen defentsa.

 

Horregatik guztiagatik honakoa adierazten dugu:

 

     “inoiz ez” direla ez gertatu ez justifikatu beharko gure arteko indarkeria- eta terrorismo-agerbideak

-    giza eskubideak hautsi ditzakeen edozein mehatxuri sendo egingo diogula aurre eta

-           gure borondatea, Euskadiren orainerako eta etorkizunerako, bide baketsu eta demokratikoetan sakontzean datzala, horixe baita formula bakarra elkarbizitza libre eta baketsua eraikitzeko.

Oharrak

ZAINTZA 2020 ZERBITZUA BERTAN BEHERA

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuaren eta Eudelen gomendioei jarraituz, Euskadin baieztatutako COVID-19 kasuen ondoren, Zumarragako eta Urretxuko udalek antolatutako Zaintza 2020 ...

OHARRA: Ur mozketak Antio Hiribidean.

Antio Hiribidean ur mozketak egingo dira isuri arazo bat konpontzeko. Uztailak 14, asteartea 15:00etatik 17:30etara. 2º eta 19º tarteko atariei eragingo die. 

UDALBATZAR BEREZIA 6/2020

LEKUA: Osoko Bilkuren aretoa EGUNA ETA ORDUA: 2020ko uztailaren 14a, asteartea, arratsaldeko 19:00etan.   GAI ZERRENDA 1. AURREKO BILERAKO AKTA. 2....

Zumarragako egoitza elektronikoan eska dezakezu aurretiko hitzordua

Zumarragako egoitza elektronikoan eska dezakezu aurretiko hitzordua Udaletxean zure tramiteak egiteko.    
Web edukia bistaratu