Eduki publikatzailea
Atzealdea

AGINAGAKO FRONTOIA ERABAT ESTALITA ETA EURITEETATIK BABESTUTA GERATU DA

Aginagako bizilagunak ez dira bustiko ospakizunetan

2022·11·26


AGINAGAKO FRONTOIA ERABAT ESTALITA ETA EURITEETATIK BABESTUTA GERATU DA

Aginagako bizilagunak ez dira bustiko ospakizunetan.

Amaitu dira Aginagako “Gure Ametsa” pilotalekuko estalkia handitzeko lanak. Zumarragarrentzat eta, bereziki, Aginaga auzoko bizilagunentzat oso garrantzitsua den jarduera. Izan ere, pilotaleku estali horretaz gozatzeko aukera emateaz gain, hainbat kirol praktikatzeko, eguraldi txarretik babestuta, herritarrei aukera emango die hainbat jarduera egiteko, hala nola, hainbat ospakizun, ekitaldi edo jai. Euriaren mende egon gabe egin ahal izango diren segurtasunarekin eta bermearekin. Azken batean, Aginagari bere bizilagunentzako biltoki bat eman dio.

 

Obrako jarduketa nagusia teilatua handitzea izan da, 3 - 4 metro handitu da eta albo osoa estali da altuera bereraino. Helburua euria eta haizea ari zuenean ura sartzeko arazo bat konpontzea zen, baina ez da bakarra izan. Obra, frontoiaren gainerakoa egokitzeko aprobetxatu da, granate kolorez margotuz, Zumarragako Beloki pilotalekuaren ezaugarri den kolore berean, “granate Zumarraga”.

 

Zumarragako Udalak sustatu du obra hau, proiektua Construcciones ARTZAMENDI SL enpresari esleitu zitzaion 79.344,54 eurotan (BEZa barne), eta 23.964,91 euroko dirulaguntza jasoko du Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailetik (Erein Publikoak 2021).