Eduki publikatzailea
Atzealdea AGINAGAKO FRONTOIA GUZTIZ ESTALIA
2022·10·05
AGINAGAKO FRONTOIA GUZTIZ ESTALIA
Honela euria egiten duen momentu horietan, bertan, ekimen ugari horiek aurrera eramateko aukera izango da.
Gaur Aginaga auzora gerturatu gara legealdi honetan konpromezua hartuta eta honezkero martxan dagoen proiektu baten berri emateko intentzioz.
“Proiektua lehenengo sektorearen inguruko eta landa guneen inguruko apustu firmea izan da Gobernuko taldeak eta Zumarragako Udalak izan duena. Apustu horren adibide eta argibide Aginagako frontoia daukagu. Urtetan eskatua izan den frontoi hau 2011 urtean argiak ikusi zuena. Aipatu beharra dago garai artan Agina landa gune izanagatik lortu genituen EREIN Funts Europar horien esker egin zela. Garai artan 218.000€tako aurrekontu bat izan zuen.” Azaldu du Mikel Serrano Zumarragako Alkateak.
Pilotaleku hau ez da soilik pilotan jokatzeko baizik eta auzokideentzako elkargune gisa leku bat izateko eta, bertan, ekintza eta ekimen ezberdinak gauzatu ahal izateko.
218.000€ horiei aurre egiteko Eusko Jaurlaritzak 118.000€ko dirulaguntza lortu zuen funts Europarretatik eta gerora ere bai 50.000€ ko ekarpen bat Foru Aldundiaren eskutik. Geratzen diren 50.000€ horiek Zumarragako Udalak bere gain hartu zituen.
Garai hartako proiektu hori Aginatarrek, hainbat hamarkadatan egindako eskariari erantzuna eman zion, baina, 2011ko proiektu honi, gerora ikusi zen bezala, atzealdeko zatiari itxidura bat emateko beharra ikusi zitzaion. Horregatik, estalkiari 3-4m-ko azalera luzatu zaio. Honela euria egiten duen momentu horietan, bertan, ekimen ugari horiek aurrera eramateko aukera ahalbidetuz.
Proiektua Construcciones ARTZAMENDI SLri esleitu zaio, hasiera batean 49.000€ko aurrekontua zuen, baina, Ukrainako Gerra hasi zen eta honek hankaz gora jarri zituen merkatuko prezio guztiak eta proiektuaren geldiune bat ekarri zuten. Azkenik 30.000€ gehiagoko ekarpena egin behar izan zen proiektua aurrera eraman ahal izateko, guztira 79.344.54€koa (BEZ barne) izanik. Honetarako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren, Erein Publiko 2021, Funts Europarren dirulaguntza izango du Zumarragako Udalak. Administrazioen arteko harremanei esker Funts Europarrak beste behin Zumarragan izateko aukera izango dugu.
Aste t‘erdi inguru falta da estaldura honetako lanak bukatzeko eta Aginagarrek, Zumarragarrek eta gerturatzen diren guztiek azpiegitura honetaz disfrutatzeko.
Entitate Singularrak
“Aginaga ez da Zumarragako Entitate Singular bakarra izango, azkeneko udalbatzarrean erabaki zen moduan beste bi gune ere izendatu dira. Bata San Kristobal inguruko auzoguneko Leturia eta Aramburu inguruan eta bigarrena Antioko inguruko auzoa, Soraiz inguruko gunea. Honek honelako beste proiektu askotarako Funts Europarrak jasotzeko aukera ahalbidetzen digu Zumarragari, Aginaren kasuan izan den bezala, bertako bizilagunen eskariei aurre egiteko eta hauek entzun eta gero suertatzeko, gorpuzteko eta errealitate bihurtzeko.” Amaitu du Mikelek.