AGINAGAKO PLAZAN PUTZU GEHIAGORIK EZ
2023·04·21
AGINAGAKO PLAZAN PUTZU GEHIAGORIK EZ
Bertan putzuak sortzea saihestuko da bizilagunei erosotasuna emanez eta auzoko irisgarritasuna atseginduz
Lehengo urteko urria eta otsaila bitartean Aginagako auzoa euriteetatik eta eguraldi txarretatik babestutako gune batez hornitzeko frontoiko estaldura handitzeko lanak egin ondoren, orain, plazan gertatzen den arazo bat konpontzeko lanekin ekin da.
Euria egiten duenean Aginagako plazako gune batean putzu bat sortzen zen bizilagunentzat oso deserosoa gauzatzen zena. Arazo hori konpontzeko gune hartako zoladura altxatu, euri-urak drainatzeko sistema berregokitu eta zoladura bera berriro jarriko da. Horrela, putzu hori sortzea saihestuko da bizilagunei erosotasuna emanez eta auzoko irisgarritasuna atseginduz.
Bide batez, lurrazpian, etorkizunean elektrizitate kableak lur azpitik jartzeko erraztasunak izateko hodi bat jartzen hari dira.
Aginagako plazan putzu gehiagorik ez izateko lan hauek 8.559,54€ko kostua izango