Eduki publikatzailea

Atzealdea Aldi Baterako Egonaldi Eskaera Egoitzetan

Abenduko Zubia eta Gabonak

2023·09·28


Helburua mendetasun egoeran dauden adineko pertsonek eta desgaitasuna duten pertsonek behar dituzten zainketak bermatzea da, familiek eta zaintzen dituzten pertsonek merezitako atsedena har dezaten.

Horretarako egoera honetan aurkitzen direnei urtean zehar dauden oporraldi nagusietan, Gipuzkoako zenbait egoitzetan, aldi baterako egonaldia egiteko aukera eskaintzen zaie. Egonaldi hauek kostu murriztua dute.

Eskabidea egiteko epea 2023ko urriaren 23an amaitzen dela jakinarazten da.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Zumarragako Udaleko Gizarte Zerbitzuekin 943729155 telefonoan.