Eduki publikatzailea

Atzealdea ALDI BATERAKO EGONALDIAK EGOITZETAN

2026ko Udako Kanpainarako Egoitzetan Aldi Baterako Egonaldi Eskaerak egiteko epeak

2026·04·15


ALDI BATERAKO EGONALDIAK EGOITZETAN

2026ko Udako Kanpainarako Egoitzetan Aldi Baterako Egonaldi Eskaerak egiteko epeak

Helburua mendetasun egoeran dauden adineko pertsonek eta desgaitasuna duten pertsonek behar dituzten zainketak bermatzea da, familiek eta zaintzen dituzten pertsonek merezitako atsedena har dezaten.

Horretarako egoera honetan aurkitzen direnei urtean zehar dauden oporraldi nagusietan, Gipuzkoako zenbait egoitzetan, aldi baterako egonaldia egiteko aukera eskaintzen zaie. Egonaldi hauek kostu murriztua dute.

Oraingo honetan udako promozioaz berri emateaz gain eskaera egiteko epea zabalik dagoela jakinarazi nahi dizuegu, azken egunak hurrengoak izanik.

  • Ekaineko egonaldiakMaiatzaren 5a
  • Uztaileko egonaldiak: Maiatzaren 12a
  • Abuztuko egonaldiak: Ekainaren 5a
  • Iraileko egonaldiak: Uztailaren 10a

Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatzen duen ekimen bat da.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Zumarragako Udaleko Gizarte Zerbitzuekin 943729155 telefonoan.