Oharrak

Atzealdea ALDI BATERAKO ITXIALDIAK AZKOITIA-URRETXU BIDEGORRIAN, EGOKITZE LANAK DIRELA ETA

I05-008F bizikleta bidea, Azkoitia eta Urretxu lotzen dituena, itxia egongo da aldi baterako zenbait tartetan, zorua egokitzeko proiektua dela eta. Erabiltzaileen segurtasuna eta erosotasuna hobetzea du helburu jarduerak, ibilbide osoan zoladura egokia bermatuz.  

Lanek irauten duten bitartean, pixkanaka moztuko da bidea lanean ari diren zatietan, eta, ondoren, berriro irekiko da jendearentzat. Hala ere, badira hiru tarte zehatz non itxialdiak aste oso bat iraungo duen, nahiz eta obrak modu aktiboan egiten ari ez diren: 

  • Pk 22,805tik pk 23,528ra 

  • Pk 29,840tik pk 29,936ra 

  • Pk 30,900tik pk 21,237ra 

Otsailaren bukaerara arte pixkanaka egingo dira mozketak, eta bidean zehar seinaleztatuta egongo dira, erabiltzaileei informazioa emateko. Otsailaren 22negingo den Urolako Trenaren maratoian pasabideak zabalik mantentuko dira.