Eduki publikatzailea

Atzealdea Argixaoko eraikinaren inaugurazioa

Argixaoko eraikinaren berritze lanak amaituta, Iñaki Mendiluce "Txugi" formakuntza gela inauguratu da.

2023·10·02


Ekitaldian, Mikel Serrano Zumarragako alkateak, Jotxin Iturbe Urolako presidenteak eta Goizane Alvarez Gipuzkoako Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol diputatuak parte hartu dute.

Gonbidatuen artean Urretxuko alkate Jon Luqui, Mendiluce familia, Zumarragako Udaleko zinegotziak, bi herrietako kirol klubetako ordezkariak eta Urolako kideak egon dira.

Une unkigarriena Txugiren senitartekoek formakuntza gelan dagoen plaka azaleratu dutenekoa izan da, bertan “BALOREETAN HEZI, ELKARBIZITZAN HAZI! irakurri daiteke. Mikel  Serranok adierazi duen bezela: “Formakuntza  balioetan heztea; errespetuan, sakrifizioan, dedikazioan, disziplinan  erantzukizunan eta  apaltasunean”.