Eduki publikatzailea
Atzealdea AROA: URRETXU ETA ZUMARRAGAN EUSKARAREN ETORKIZUNA ELKARREKIN DISEINATZEKO PARTE-HARTZE PROZESUA ABIATU DA
2026·04·30

Urretxuko eta Zumarragako udalek, Elhuyarren laguntzarekin, AROA izeneko parte-hartze prozesua jarri dute abian, 2035era arteko Euskararen Plan Estrategikoa diseinatzeko helburuarekin. Plan honen bidez, bi udalerriek herri euskaldun gisa duten izaera eta arraigoa indartu nahi dituzte, eta horretarako herritarren iritzia eta parte-hartzea ezinbestekotzat jo dira.
Prozesuaren lehen fasean, herriko euskararen egoerari buruzko ikuspegia, beharrak, motibazioak, kezkak eta nahiak jaso dira galdetegien eta elkarrizketen bidez. Udalek eskerrak eman nahi dizkiete parte hartu duten herritar guztiei egindako ekarpenengatik.
Orain, jasotako diagnostikotik abiatuta, datozen urteetarako planaren diseinu faseari ekingo zaio. Horretarako, bi saio ireki antolatuko dira herritarrei eta udalerriko eragileei zuzenduta, euskararen alorrean garatu beharreko lan-ildoak eta ekintza nagusiak elkarrekin zehazteko.
Saioak honako egun eta lekuetan egingo dira:
Maiatzak 6 eta 20
18:00etan
Zelai Arizti kultur etxea (Zumarraga)
Urretxuko eta Zumarragako udalek herritar guztiak parte hartzera animatu nahi dituzte, euskararen etorkizuna elkarrekin eraikitzeko aukera izango baita.

