Eduki publikatzailea
Atzealdea

ASTEAZKENERO, 11:00ETAN, URRETXU-ZUMARRAGAN IBILBIDE OSASUNGARRIAK EGITERA ANIMATZEN ZAITUZTEGU

Elkargunea Pirulo plazan da eta Gure Txokoan edo Urretxu-Ederrenako pilotalekuan amaituko ditugu ibilaldiak. Gainera, amaitzean salda, kafea edo freskagarria eskainiko dira

2023·02·06


ASTEAZKENERO, 11:00ETAN, URRETXU-ZUMARRAGAN IBILBIDE OSASUNGARRIAK EGITERA ANIMATZEN ZAITUZTEGU

Elkargunea Pirulo plazan da eta Gure Txokoan edo Urretxu-Ederrenako pilotalekuan amaituko ditugu ibilaldiak. Gainera, amaitzean salda, kafea edo freskagarria eskainiko dira.

Ibilbideak lauak eta seguruak dira eta partehartzaileak dinamizatzaileek lagunduko dituzte ibilbide osoan zehar.

Ttipi Etapa programaren helburua adinekoak oinez ibiltzera atera daitezen sustatzea da, eta, horrela, osasun-mailan onurak lortzea, aktiboago sentituz eta gauza gehiago egiteko gogoz. Horrek guztiak tentsio arteriala hobetzeko, bihotza indartzeko eta odoleko kolesterolaren eta azukrearen maila murrizteko balio du.

Parte hatzeko ez dago izena heman beharrik, bertaratu eta kitto!

Anima zaitez edo anima itzazu zure adinduak ariketa fisikoa modu dibertigarrian egitera!