Eduki publikatzailea
Atzealdea

ASVIAMIE elkarteak hitzaldi bat burutuko du Amiantoaren larritasunaren inguruan

Azaroak 22, 18:30ean

2023·11·13


ASVIAMIE elkartearen eta Zumarragako Udalaren arteko lankidetza-hitzarmenaren ondorioz, Elkarzainduz udal-planaren esparruan, hitzaldi bat antolatu da herritarrak amiantoaren prebentzioaren eta tratamenduaren garrantziaz ohartarazteko eta, horrekin harremanetan egon badira, nora jo jakinarazteko.

Gainera, "Despertando la enfermedad dormida: El amianto" dokumentala aurkeztuko da, amiantoaren gaixotasuna duten pertsonen eta senideen testigantzak ezagutarazteko.

Hitzaldia azaroaren 22an izango da, asteazkena, 18: 30etan Zelai Arizti Kultur Etxean. Zumarragako herritar guztiak bertaratzera eta parte hartzera animatzen ditugu, gaur egungo gaia delako eta interes orokorrekoa.