Eduki publikatzailea

Atzealdea AUTOZAINKETA FUNTSEZKOA DA EMOZIOAK KUDEATZEKO

Zumarragak emozioak kudeatzen ikasteko eta autoestimua hobetzeko gune bat bultzatu du

2025·03·28


Zumarragako Udaleko Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Sailak zaintzaile guztiei eta, oro har, herritarrei zuzendutako tailer batzuk antolatu ditu, "Nork bere burua zaintzea funtsezkoa da emozioak kudeatzeko" izenburupean. Saio hauek ELKARZAINDUZ Esku-hartze Komunitarioko I. Planaren barruan kokatzen dira eta ongizate emozionala eta zaintza pertsonala sustatzea dute helburu.

Saioa Garmendia adituak emango ditu tailerrak, eta parte-hartzaileei zaintzaren eta autozainketaren inguruko ezagutzak, jarrerak eta trebetasunak eskuratzeko aukera emango die, kezkak partekatzeko eta erlaxazio-teknikak ikasteko espazio bat eskaintzeaz gain.

2025. urtean zehar, tailer hauek herritar guztientzat irekita egongo dira eta Zelai Arizti Kultur Etxean egingo dira, 18:00etatik 20:00etara, honako egun hauetan:

· Apirilak 3: Ongizate emozionala eta autozainketa

· Maiatzak 15: Emozioak

· Ekainak 12: Autoestimua

· Irailak 18: Autoezagutza

· Urriak 16: Hausnarketarako pentsamenduak

· Azaroak 13: Arazoei aurre egin

· Abenduak 11: Antsietatea

Zumarragako Udalak gure auzokideen zaintza pertsonala, familiarra eta komunitarioa indartzearen alde egiten jarraitzen du. Herritar guztiak animatu nahi ditugu tailer hauetan parte hartzera eta aukera hau beren ongizate emozionala hobetzeko baliatzera.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Zumarragako Udaleko Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Sailera jo dezakezue.