Eduki publikatzailea
Atzealdea

AZAROAK 25 - EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN AURKAKO EGUNA

Beste urte batez indarkeria matxistaren kontrako aldarria egin nahi dugu. Ozen esan, indarkeria matxistaren forma ororen kontra gaudela

2022·11·24


AZAROAK 25 - EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN AURKAKO EGUNA

Beste urte batez indarkeria matxistaren kontrako aldarria egin nahi dugu. Ozen esan, indarkeria matxistaren forma ororen kontra gaudela.

Zumarragako Udalak, Urretxu, Legazpi eta Ezkiokoekin batera, Urola Garaiko Berdintasun arloaren bitartez, Adierazpen Instituzional baten bidez Emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak guztiz gaitzesten ditugula adierazi nahi dugu beste behin aurtengo azaroaren 25aren harira, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Aurkako Egunaren harira.

ADIERAZPEN INTITUZIONAL OFIZIALA ikusgai.

Adierazpen Instituzional honetan Urola Garaiko Mankomunitateko III Berdintasun Planak jasotzen dituen, prebentzio politikak eta programak inplementatzen jarraitzeko;  indarkeria matxista jasan duten emakumeei eta haien seme-alabei arreta integrala emateko; indarkeria kasuen aurrean jarduteko protokoloan inplikatutako agente guztien arteko sinergiak eta elkarlana fintzeko; erreparazioa eta oneratzea bermatzeko eta helburu horiek aurrera eramateko beharrezkoak diren baliabideak jartzeko konpromisoa berresten dugu.

Era berean, Herritarrei gogorarazi nahi diegu indarkeriaren biktimei laguntzeko baliabideen sarea eskuragarri dagoela, besteak beste, SATEVI (900 840 111) indarkeriaren biktima diren emakumeentzako telefono bidezko arreta-zerbitzuaren eta ZEUK ESAN (116 111) haur eta nerabeentzako telefono eta online orientazio-, aholkularitza- eta informazio-zerbitzuaren bidez.

Bukatzeko, Urola Garaiko biztanleei dei egiten diegu, Azaroaren 25aren bueltan antolatu diren ekintza eta aldarrikapenetan parte hartzera. (Egitaraua)

 

Erasorik gabeko ingurune batengatik!