Eduki publikatzailea

Atzealdea AZKEN LARUNBATA BONUAK AZOKAN ERABILTZEKO

Datorren larunbata, hilak 17, izango da ZUEKIN AZOKA bonuak trukatu ahal izango ditugun azken eguna

2022·12·16


AZKEN LARUNBATA BONUAK AZOKAN ERABILTZEKO

Datorren larunbata, hilak 17, izango da ZUEKIN AZOKA bonuak trukatu ahal izango ditugun azken eguna.

 

Rosa Maiza Ekonomia Sustapen, Toki Garapen eta Berrikuntzako zinegotziak kanpaina honen urrian egindako aurkezpenean adierazi zuen bezala, helburua Zumarragan kontsumoa sustatzen jarraitzea da, bertan eta modu iraunkorrean, horrek aberastasun ekonomiko eta soziala sortzen baitu udalerrian.

Azokako saltzaileen eta ohiko bezeroen artean harrera bikaina duen, ZUEKIN AZOKA bonu kanpainaren, laugarren edizioa da aurtengoa, eta Azken edizioan bezala, aurten ere 800 bonu jarri dira salgai, abenduaren 17ra arte (larunbata) kanpainari atxikitako Azokako postuetan trukatu ahal izango direnak.

 

Zumarragako Azoka berrindartzearen aldeko apustu irmoa egiten hari da Udala aurreko legealditik, bai Azokako postuetarako bai kontsumitzaileentzako kanpaina arrakastatsuak indartuz. Zuekin Azoka kanpainekin, 2.760 bonu jarri dira salgai. Bonu horiek 55.000 €-tik gorako gutxieneko gastua izan dute atxikitako postuetan, eta 27.500 €-tik gorako aurrezpena ekarri dute zumarragarrentzat.

 

Bide batez aurten, hilaren 24an eta 31n, larunbatak, Zumarragako Azoka normaltasunez ospatuko dela gogorarazi nahi dizuegu eta egun hauetan Gabonetako erosketak modu jasangarrian egitera gonbidatzen zaituztegu.