Oharrak
Atzealdea AZKOITIA–URRETXU BIDEGORRIAN ALDI BATERAKO MOZKETAK HOBEKUNTZA LANENGATIK
Zumarragako Udalak herritarrei jakinarazi nahi die, Gipuzkoako Foru Aldundiak helarazitako informazioaren arabera, Urolako 5. ibilbideko I05-008F (Azkoitia–Urretxu) bidegorria egokitzeko proiektuaren baitan lanek aurrera jarraitzen dutela.
Zoruko lanak amaituta
Zorua egokitzeko lanak amaitu dira eta, fase horri dagokionez, bidegorriko pasabidea irekita dago une honetan.
Otsailaren 23tik aurrera, tuneletan mozketak
Hala ere, otsailaren 23tik aurrera, tuneletako inpermeabilizazio lanei berriro ekingo zaie. Segurtasuna eta lanen exekuzio egokia bermatzeko, honako tarte hauek aldi baterako itxi beharko dira:
-
24+290 pk-tik 24+830 pk-ra
-
28+880 pk-tik 28+930 pk-ra
Lanek irauten duten bitartean egongo dira itxita tarte horiek, eta amaitu ahala pasabidea berriro irekiko da.
Zoruko margoketa lanak hasierako tartean
Era berean, obra guztiz amaitu aurretik, zoruko margoketa lanak egingo dira ibilbidearen hasierako zatian (20+810 pk-tik 21+500 pk-ra).
Egun bateko edo biko iraupena izango dute, eta une jakinetan erabiltzaileen pasabidea etetea beharrezkoa izango da.
Lanen amaiera aurreikuspena
Aurreikusitako plangintzaren arabera, proiektu honetako lan guztiak martxoaren 26rako amaituta egongo dira.
Obrak irauten duten bitartean, mozketen berri emango da bidean bertan eta dagokion seinaleztapena jarriko da, erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko.
Zumarragako Udalak herritarren ulermena eta lankidetza eskertu nahi ditu, aldi baterako eragozpen hauek bidegorriaren segurtasuna eta kalitatea hobetzeko helburua baitute, eguneroko mugikortasunerako, kirolerako eta aisialdirako oso erabilia den azpiegitura batean.

