Eduki publikatzailea
Atzealdea BANATU DIRA UZ TRAIL IV. ARGAZKI LEHIAKETAKO SARIAK
2026·03·16

Joan den martxoaren 13an egin zen UZ Trail IV. Argazki Lehiaketako sari banaketa, eta bertan jakinarazi ziren aurtengo edizioko irabazleen izenak. Lehiaketaren helburua UZ Trail probako une esanguratsuenak jasotzea izan da, parte-hartzaileen ahalegina, lasterketako giroa eta Zumarragako ingurune naturalaren balioa irudien bidez erakutsiz.
Epaimahaia Gotzon Aranburu, Guillermo Murciego eta Unai Azarolak osatu dute, eta aurkeztutako lanen artean kalitatea, originaltasuna eta UZ Trail probako momenturik adierazgarrienak jasotzeko gaitasuna baloratu dituzte.
Aurtengo edizioko sarituak honako hauek izan dira:
Argazki onena: Iker Gutiérrez
Bigarren argazkirik onena: Aitor Agirrezabal
Tokiko argazkirik onena: Carlos Mediavilla
Gazteen argazkirik onena: Ander Gallardo
Zumarragako Udalak eskerrak eman nahi dizkie lehiaketan parte hartu duten guztiei, beren argazkien bidez UZ Trail probako une bereziak eta Zumarragako paisaiaren edertasuna erakusten laguntzeagatik.

