Oharrak

Atzealdea HAUTESKUNDE-MAHAIETAKO KIDEAK IZENDATZEKO ZOZKETA PUBLIKOA (EKAINAREN 22A)

HAUTESKUNDE-MAHAIETAKO KIDEAK IZENDATZEKO ZOZKETA PUBLIKOA (EKAINAREN 22A)

2023ko uztailaren 23ko GORTE NAGUSIETARAKO HAUTESKUNDEAK direla-eta, eta Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 26. artikuluan jasotakoa betez, jakinarazten da ZOZKETA PUBLIKOA, hauteskunde-mahaietako kideak izendatzeko, 2023ko ekainaren 22an, osteguna, egingo dela, goizeko 8:00etan, Udaletxeko lehenengo solairuan dagoen Batzorde-aretoan.

 

Hauteskunde-mahaietako karguak hauteskunde-mahai bakoitzari dagokion hautesle-zerrendako pertsonen artean zozketatzen dira, baldin eta irakurtzen eta idazten badakite eta 70 urtetik beherakoak badira.

 

Lehendakariak eta bi mahaikidek osatzen dute hauteskunde-mahai bakoitza. Lehendakariek Batxilergoko edo bigarren graduko Lanbide Heziketako titulua eduki beharko dute, edo besterik ezean, eskola graduatua edo baliokidea. Kargu bakoitzeko bi ordezko ere izendatuko dira.

 

 

Nola jakin dezaket hauteskunde-mahaian egotea egokitu zaidan?

Ekainaren 22an zozketa egin ondoren, titularrei zein ordezkoei emango zaie horren berri.

 

Gainera, Udalaren webgunearen bidez emango da horren berri.

 

Ondorengo zozketak pertsona nahikorik ez bada

Lehenengo zozketa egin ondoren hauteskunde-batzordeak uste badu ez dagoela bermatuta hauteskunde-mahaiak osatu ahal izatea, beste zozketaren bat egin daiteke.

Hauteskunde-mahaiko kide izatearen kontrako alegazioak

Mahaiak osatzeko jakinarazpenak banatu ondoren, 7 eguneko epea emango da Bergarako eskualdeko hauteskunde-batzordearen aurrean alegazioak aurkezteko.

Hautatutako pertsonak 65 urte baino gehiago badu, uko egin ahalko du, arrazoiak eskualdeko hauteskunde-batzordearen aurrean aurkeztu ondoren.

Hauteskunde-batzordeak hurrengo 5 egunetan ebatziko ditu alegazioak, eta ez da errekurtsoa aurkezteko aukerarik izango.