Eduki publikatzailea
Atzealdea BETEKADA GOAZEN IKUSTEKO BI EMANALDIETAN
2026·02·02

BETEKADA GOAZEN IKUSTEKO BI EMANALDIETAN
Zelai Arizti antzokian izan ziren bi emanaldiak joan den larunbatean, bi udaletako euskara zerbitzuen eskutik.
Iazko udaberriko Aroz Aro diseinatzeko momentu parte-hartzailean iritsi zen proposamena guraso elkarte batetik. Euskara Zerbitzuek aukerak aztertu, eta joan den larunbatean -urtarrilaren 31- eskaini dira bi emanaldi, eta biak ere bete egin dituzte herritarrek.
Haur eta gaztetxoek Izar, Maren, Bosko, Karla, Alaia eta Roke aurrez aurre ikusteaz gain, eurekin dantzatzeko aukera baliatu zuten denboraldi honetan telebistan abestu eta dantzatu dituzten abestiak oholtzan eskainiz, eta, gaztetxoek Zelai Arizti antzokia dantzaleku bihurtuz. Horrez gain, bigarren emanaldiaren amaieran Goazen telesaileko aktoreekin argazkia ateratzeko aukera ere izan zuten.
Emanaldiak izan duen arrakasta ikusirik, euskara zerbitzuek hurrengo urtean ere antolatzeko aukera aztertuko dute.

