Eduki publikatzailea
Atzealdea

BIDEGORRIA ITXITA EGONGO DA SECUNDINO ESNAOLA 12-14 URRETXUREKIN LOTZEN DEN ZUBITIK GELTOKIKO ZUBIKO ERREPIDERAINO, GUTXIGORABERA 3 HILABETEZ

Arriskutsutzat jotzen da indusketa-lanekin jarraitzea bidegorria irekita mantenduta, eta, beraz, txertatutako irudian azaltzen den zatia ixteko beharrean gaude

2023·03·02


BIDEGORRIA ITXITA EGONGO DA SECUNDINO ESNAOLA 12-14 URRETXUREKIN LOTZEN DEN ZUBITIK GELTOKIKO ZUBIKO ERREPIDERAINO, GUTXIGORABERA 3 HILABETEZ

Arriskutsutzat jotzen da indusketa-lanekin jarraitzea bidegorria irekita mantenduta, eta, beraz, txertatutako irudian azaltzen den zatia ixteko beharrean gaude.

 

Zumarragako Udala Secundino Esnaola kaleko 12-14 zenbakien atzealdea urbanizatzeko obra egiten ari da. Proiektu honetan, hondoratuta zegoen bidegorriaren zati bat berritzea aurreikusten da. Inguruan dagoen eraikinaren perimetroan dagoen betelanaren urritasuna dela eta, -6 m-ko kotetara iristen diren indusketak egiten ari dira.

Bidegorriaren ondoan induskatu behar den puntura iristerakoan kata bat egin da, bidearen itxiera atzeratu zitekeen baloratzeko, eta ikusi da eusten duen zola galtzadarik gabe dagoela, betelan eskas baten gainean.

Hori ikusita, arriskutsutzat jotzen da indusketa-lanekin jarraitzea bidegorria irekita mantenduta, eta, beraz, jarraian txertatutako planoan adierazitako zatia itxi egin beharko da datorren ostegunetik, martxoak 2, obra amaitu arte (3 hilabete, gutxi gorabehera).

Erabiltzaileei ahalik eta informazio argiena emateko, kartelak jarri nahi dira jarraian zehazten diren puntu estrategikoetan.

ONDORIOA

Ohar honen bidez, Zumarragako Udalak sustatutako Secundino Esnaola kaleko 12-14ko atzealdeko urbanizazio-obren ondorioz bidegorriak izan ditzakeen eraginen berri ematen zaie interesdun guztiei.