Atzealdea
BIZIKLETENTZAKO KARGAGAILU ELEKTRIKOEN ESTAZIOAK JARRIKO DIRA ZUMARRAGAKO HAINBAT TOKITAN
Gipuzkoako Foru Aldundiak, trantsizio energetikoko eta mugikortasun iraunkorreko politiken barruan, mugikortasun iraunkorreko proiektu pilotu bat jarri zuen abian.
2023·12·01
Proiektu honen bidez, mugikortasun iraunkor unibertsal berri bat bultzatu nahi da, eta emisiorik gabeko garraio-ereduetarantz aurrera egin.
Proiektu pilotuak bi zati ditu:
1.- Bizikletetan kit elektrikoak instalatzea, berrerabiltzeko eta bigarren bizitzarako (apirilean egin zen eta Zumarragako Udalak 18.150,00 € jarri zituen); eta
2.- Kargagailu elektrikoen estazioak jartzea, bizikletak konpontzeko tresnekin batera.
Azpiegitura horiek bi aparkaleku publikoetan (Zelai eta Intermodala), Antonino Oraa Gaztetxoko sarreran eta Argixao industrialdean jarri dira.
Funtzionamendu-ordutegia 8:00-22:00etara izango da.
Instalatu ezazu gure PWA eta gure herriko aktualitateen berri (albisteak, agenda, lan-eskaintza...) izango duzu.
Nola instalatu PWA?
Ios-Iphone gailu bat baduzu, udaleko orria zure iPhonean irekitzean, sakatu partekatzeko ikonoa. Sakatu ondoren, sistema eragileari dagozkion aukeren menu bat agertuko zaizu. Bilatu "gehitu hasierako pantailan" botoia eta sakatu haren gainean. Amaitzeko, berretsi hurrengo pantailan ikonoa zure mugikorrean sartu dela, "Gehitu" botoia sakatuta.