Eduki publikatzailea
Atzealdea

Boluntarioak ahulenei laguntzeko

Azken egunotan, biztanleria etxean konfinatuta dagoenez, ahulenei babesa eman zaie boluntariotza-proposamenen bidez.

Zumarragako Udaletik dei egiten diegu boluntario izan nahi dutenei sareko kide izan daitezen. Osasuneko, adineko edo bestelako arrazoiengatik etxetik atera ezin eta beharrak dituzten pertsona bereziki ahulei zuzenduta dago Guztion Artean.

Boluntarioek hainbat zerbitzu eman ahal izango dituzte, hala nola, lehen beharrerako ondasunak hornitzea (elikagaiak, higiene eta garbiketa produktuak); zaborra jaistea; osasun txartelean agindutako botikak jasotzea; euren maskota ateratzea edo larrialdietako albaitariarengana eramatea eta "tramite eta gestio atzeraezinak" egitea.

Gurutze Gorriak, 945 222 222 telefonoaren bidez, eta Caritasek, 688662773 telefonoan, laguntza eskaerak koordinatuko dituzte eta Gipuzkoako Gizalde elkarteen laguntza izango dute.