Eduki publikatzailea
Atzealdea DIRU-LAGUNTZA BEGIRALE TITULUA EUSKARAZ LORTU DUTEN HERRITARREI
2026·07·13

Zumarragako Udalak 2026ko Euskara eta Hezkuntza arloko dirulaguntzen oinarri bereziak argitaratu ditu. Laguntza hauen helburua da euskararen ikaskuntza, erabilera eta normalizazioa sustatzea herriko hainbat esparrutan. Horretarako, lau dirulaguntza-lerro aurreikusi dira (oinarriak osorik [2026-05-04...oinarriak | PDF]
- Barnetegietan edo herritik kanpoko euskaltegietan euskara ikasten duten herritarrentzako laguntzak, baita aisialdiko begirale titulua euskaraz ateratzen dutenentzat eta UEUko edo euskararen normalizazioarekin lotutako uda-ikastaroetan parte hartzen dutenentzat ere.
- Kanpoko eta barruko errotuluetan, irudi korporatiboan eta webguneetan euskararen erabilera sustatzen duten establezimendu eta erakundeentzako laguntzak.
- Euskararen erabilera sustatzeko eskolaz kanpoko jarduerak antolatzen dituzten ikastetxeentzako laguntzak.
- Kirol klubetako entrenatzaile eta begiraleak euskaraz prestatzeko gastuetarako laguntzak.
Begirale titulua euskaraz ateratzen dutenentzako laguntza berezia
Aurtengo deialdian bereziki nabarmendu nahi da aisialdiko begirale titulua euskaraz eskuratzen duten herritarren aldeko apustua. Udalaren helburua da haur eta gazteen aisialdiko jardueretan euskararen presentzia handitzea, eta horretarako ezinbestekoa da begiraleak euskaraz trebatuak izatea. ]
Dirulaguntza eskuratzeko, prestakuntza osoa euskaraz egin behar da, ikastaroak Eusko Jaurlaritzaren onarpen ofiziala izan behar du, eta titulua edo eskolaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, atal teorikoa eta praktikoa gainditu direla egiaztatuz 2026 urtean.
Laguntzak matrikularen kostuaren %50era arte iritsi daitezke, bi ikasturte izan badira, biak kontuan hartuz.
Eskaerak aurkezteko epea
Eskabideak urte osoan zehar aurkeztu ahal izango dira, baina 2026ko dirulaguntzetarako eskaerak aurkezteko azken eguna urriaren 31 izango da. Izapideak Zumarragako Udalaren egoitza elektronikoaren bidez egin ahalko dira nagusiki: Egoitza elektronikoa > laguntza lerroa aukeratu.
Informazio gehiago:
Zalantzak argitzeko edo laguntza jasotzeko, interesdunek Zumarragako Udaleko Euskara Zerbitzura jo dezakete: 943729153 edota euskara@zumarraga.eus helbidean.

