Eduki publikatzailea

Atzealdea EGOITZETAKO ALDI BATERAKO EGONALDIAK ABENDUKO ZUBIRAKO ETA GABONETARAKO

Eskaerak urriaren 23ra arte egin ahal izango dira, azaroaren 30etik urtarrilaren 11ra bitarteko egonaldietarako

2026·09·23


Abenduko zubia eta Gabonetako oporraldia direla eta, mendetasun egoeran dauden adineko pertsonek eta desgaitasuna duten pertsonek Gipuzkoako zenbait egoitzatan aldi baterako egonaldiak egiteko aukera izango dute.

Baliabide honen helburua pertsona horiek behar dituzten zaintzak bermatzea eta, aldi berean, familiei eta zaintzaileei laguntza eskaintzea eta zaintza-lanak eta atsedena uztartzea erraztea da.

Oraingo deialdiak azaroaren 30etik urtarrilaren 11ra bitarteko egonaldiak hartzen ditu, eta egonaldiek kostu murriztua dute.

Eskaera egiteko azken eguna 2026ko urriaren 23a izango da.

Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako ekimena da.

Informazio gehiago jasotzeko edo eskaeraren inguruko zalantzak argitzeko, interesdunek Zumarragako Udaleko Gizarte Zerbitzuekin jar daitezke harremanetan, 943 729 155 telefonoan.