Oharrak

Atzealdea EGUNERAKETA – SAN KRISTOBALGO ERMITARAINO DOAN GI-3802 ERREPIDEAN TRAFIKO MOZKETAK

 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituren eta Lurralde Estrategiaren Departamentuak jakinarazi du aldaketa bat egon dela GI-3802 errepidea berritzeko lanen programazioan, Zumarraga San Kristobalgo ermitarekin lotzen duen errepidean.

  • Lehen fasea urriaren 8an eta 9an egingo da.

  • Ondoren, lanak berriro hasiko dira urriaren 13an, amaitu arte.

Lanen iraupenak zehar, zirkulazioa bide bakarretik egingo da, eta tarte estuenetan, berriz, 20 minutuko etenaldi puntualak izango dira.

Zumarragako Udalak gomendatzen du aurrez planifikatzea bide honetan egin beharreko joan-etorriak eta eskerrak ematen dizkie herritarrei ulermenagatik eta lankidetzagatik. Informazioa eguneratuko da, obrak aurrera egin ahala eta datu berriak jasotzen diren heinean.