Eduki publikatzailea

Atzealdea ELIZKALE KALEA ETA BELOKI ETORBIDEA CORREOSEN ATZEKALDETIK LOTZEN DITUZTEN ESKAILERAK BERRITZEN ARI DIRA

Jarduera urriaren 24an hasi zen eta 6 aste inguruko iraupena izango du

2022·11·06


ELIZKALE KALEA ETA BELOKI ETORBIDEA CORREOSEN ATZEKALDETIK LOTZEN DITUZTEN ESKAILERAK BERRITZEN ARI DIRA

Jarduera urriaren 24an hasi zen eta 6 aste inguruko iraupena izango du.

Joan den astelehenean, urriaren 24an, hasi ziren Elizkale kalea eta Beloki etorbidea Correos-en atzealdetik lotzen dituzten eskailerak birgaitzeko lanak.

Beharrezkoa zen jarduera bat da hori, eskailerak zeuden egoera kontutan izanda.

Sarbidea sei astez egongo da itxita, eta eskailera paraleloak edo Beloki etorbidea erabili ahal izango dira pasatzeko alternatiba gisa.

Lanek zoladura berritu eta bi aldeetako baranda aldatuko dute.

Jarriko den baranda 104 metro altzairu herdoilgaitzezko baranda izango da, eskudel bikoitzarekin, herritarren irisgarritasunari buruzko araudian ezarritako eskakizunekin bat etorriz.

Ondoren, Txurruka kalea eta Beloki hiribidea lotzen dituzten eskailera paralelo horiek birmoldatuko dira, zoladura berrituz eta araudiari egokitutako baranda berri bat jarriz; kasu honetan, 119,50 m izango dira.

Barandak berritzearen jarduera Zumarragako barandak berritzeko planaren barruan kokatzen da. Plan horrek udalerri osoan izango du eragina, eta guztira km 1 baino gehiagoko baranda berria jarriko da. Hau legegintzaldi honetan burutzen ari den beste plan bat da, Zumarragari egungo irisgarritasuna eta irisgarritasun egokia emango diona.

Birmoldaketaren enpresa arduraduna Construcciones Moyua SA izango da, eta guztira 48.382,71 €-ko zenbatekoa izango du, BEZa barne.