Eduki publikatzailea

Atzealdea ELKARLANEAN OSATU ZEN EUSKARAREN EGUNEKO GOIZA

Urteroko Mintzodromoaz gain, Bertso-eskolako lagunen bertsoak, literatur taldekoen errezitaldia eta Zintzo-mintzoren beka berria aurkeztu ziren

2022·12·09


ELKARLANEAN OSATU ZEN EUSKARAREN EGUNEKO GOIZA

               

Urteroko Mintzodromoaz gain, Bertso-eskolako lagunen bertsoak, literatur taldekoen errezitaldia eta Zintzo-mintzoren beka berria aurkeztu ziren.

 

Aurtengo abenduaren 3an, Urretxuko udaletxeko atarian elkartu ziren Urretxu-Zumarragako hainbat euskaltzale. Euskararen eguna izaki, hainbat elkartek jarri nahi izan zuten euren aletxoa larunbat goiza osatzeko.

 

Lehenik, Urretxu-Zumarragako bertso eskolako lagunek hiruna bertso eskaini zizkiguten. Ondoren, bi udaletako zinegotzien eskutik, ongietorria eta Mintzodromoari hasiera eman zitzaion. 12:00etan, Urretxu-Zumarragako Zintzo-mintzo euskara elkarteak 2023ari begirako beka deialdiaren berri eman zuen, zeinak helburu bikoitza duen: batetik, euskara elkartearen 30 urteko ibilbidea ezagutaraztea eta aurrera begira jartzea, eta, horrez gain, gazteengana iristeko sare sozialetako presentzia handitzea.

 

 

Horren ondoren, literatur taldeko lagunek, hainbat idazleren idatziekin errezitalditxoa egin zuten:

 

 

Aho-zapore gozoa utzi zuen aurtengo ekitaldiak ere bertaratuen hitzetan.