Eduki publikatzailea

Atzealdea ESKOLA KIROLAREN INGURUKO HAINBAT GAI JORRATZEKO HITZALDIA EGINGO DA ZUMARRAGAN

Azaroaren 2an, 18:00etan hasita, Zelai Arizti Kultur Etxean izango da

2022·10·29


ESKOLA KIROLAREN INGURUKO HAINBAT GAI JORRATZEKO HITZALDIA EGINGO DA ZUMARRAGAN

Azaroaren 2an, 18:00etan hasita, Zelai Arizti Kultur Etxean izango da.

Joan den astean ekin zion Urretxu, Zumarraga eta Legazpiko 2022-2023 ikasturteko eskola kiroleko programak. Honen harira Zumarragako Udalak hitzaldi bat antolatu du gai ezberdinetako adituekin. Adituak honakoak izango dira eta hauek landuko dituzten gaiak:

Oidui Usabiaga – Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan doktorea

2021ean “Kirol hastapena: Errendimendu, osasun, kirol ohitura eta garapen integralerako jarraibideak” ikerketa argitaratu zen, EHUk Eskola Kiroleko Euskal Batzordearen enkarguz egindakoa. Usabiaga ikerketa honen koordinatzailea izan zen. Bertan, kirol hastapenaren, espezializazio goiztiarraren, lehiatzen hasteko adinaren eta kirol jarduera aniztasunaren inguruko galderei erantzun zientifiko bat ematen zaie. Ikerketaren ondorio nagusiak partekatuko dira hitzaldian.

Iñaki Iturrioz – Gipuzkoako Foru Aldundiko kirol zerbitzuburua

Iñaki Gipuzkoako eskola kirol ereduaz mintzatuko da. Honen ezaugarriak zeintzuk diren, zertan oinarrituta dauden eta nolako antolaketa duen azalduko du.

Juan Aldaz – Soziologian doktorea

8/2021 Lege Organikoak, ekainaren 4koa,  Haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean osorik babesteari buruzkoak, kirol-erakundeek horretarako protokoloak eta pertsona ordezkari bat izateko beharra ezartzen du. Lege hori onartu eta berehala, Eusko Jaurlaritzako eta hiru Lurraldeetako Foru Aldundietako Kirol Zuzendaritzek, erakunde ezberdinetako adituekin, lantalde bat eratu zuten EAEko kirolaren eremuan ezarri diren eskakizunei erantzuna eman nahian. Horrela Euskadin antolatutako kirolean haurren eta nerabeen ongizatearen kultura sustatzen jarraitzeko protokoloa eta tresna-kutxa eratu zuten. Aldaz aditu talde horretako kidea izan da eta haur eta nerabeen babesaz eta aipatutako tresna-kutxaz arituko da.

Isabel Abella – Zuzenbidean lizentziatua

Abella Zure Taldekoak Gara Eusko Jaurlaritzak eta Basque Teamek kirol arloan sexu-gehiegikeria eta sexu-jazarpena eta sexuagatiko jazarpena artatzeko duen zerbitzuaren arduraduna da. Kirolean ematen diren indarkeria mota ezberdinez mintzatuko da eta hauei aurre hartu edo behin gertatuta nola jokatu azalduko du. 

Igor Alcelay – ZERKI

Urretxu, Zumarraga eta Legazpiko eskola kiroleko programa aurrera eramatearen ardura du ZERKIk. Alcelayk 2022-2023 ikasturteko programaz eta Urola Garaiko Eskola Kirolaren antolaketaz hitz egingo du.