Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Habiaratutako portletak
Berriak
Atzealdea

ESKU ONA AL DUZU?...EKIN ERRONKARI

Agerian gelditu da ekainaren 27an Legazpi, Urretxu eta Zumarragako kaletan azaldu ziren esku koloretsuen esanahia!

2016·07·07


 Aste betez egon dira lurrean itsatsita adin, sexu, eta arraza desberdinetako eskuak kolore desberdinez inguratuta. Atzo horiek desagertu eta beste batzuk ordezkatu dituzte, aurrekoen esanahia agerian utzi dutenak.

Denok sortzen ditugu hondakinak baina askotan ez dugu asmatzen hondakin mota batzuk nora bota behar ditugun. Zalantza horiek argitzeko kanpainaren zati bat da, egun hauetan zehar  lurrean ikusten ari garena.

Irudi handian ikusiko duzu kanpainan parte hartzeko gonbitak saria duela, lau kolore alaietako eskumutur desberdinak eskuratu ahal izango dituzu web gunean sartzen bazara eta joko batean parte hartzen baduzu.

 Bertan planteatuko zaizkizu  bereizketa egiterakoan ohikoak diren hainbat zalantza, baita argitu ere. Asmatuz gero, eskumuturrekoa lortuko duzu. 

 Parte hartu, doakoa da eta zure herriko hondakinen kudeaketa egokiaren alde pausuak ematen ariko zara.

KANPAINAREN ZERGATIA

Sasietako Mankomunitateak detektatutako arazo bati erantzun nahi dio kanpaina honek: batez ere edukiontzi horian azaldu behar ez luketen hondakin mota desberdinak azaltzen direlako. Gaikako sailkapena gaizki egiteak birziklapena zaildu eta garestitu egiten du eta gure eskuetan dago modu egokian egitea; bereizketa egitea beharrezkoa da, baina ondo egin behar dugu benetako birziklapena posible izan dadin.

Nora botako zenuke puskatutako pertxa bat? Eta kontsumo baxuko bonbilla bat? Sartu Uggasako web orrian eta zure herriko udaleko web orrian eta hori eta beste hondakin mota batzuk nola sailkatu behar diren ikasiko duzu.  Anima zaitez!

 

Oharrak

KONPOSTAREN KALITATEA HOBETZEKO KANPAINA: KONPOSTA DOAN BANATUKO DA GARBIGUNEETAN

Edukiontzi marroien sarrailak aktibatzearekin batera  edukontzi marroietan binilo berezia jarriko da  grafikoki bertan zer bota daitekeen eta zer ez argitzeko eta bide batez...

EKAINAREN 1EAN EDUKIONTZI MARROIETAKO SARRAILAK AKTIBATUKO DIRA ETA TXARTELA BEHARKO DA

COVID-19 dela eta, martxoaren 17n  errefusa, organiko eta pixoihalentzako edukiontzietako  sarrailak  eta landa eremuetan dauden birziklaguneetako eta etxoletako ateak...

EUSKO LEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEAK 2020-07-12

Iragarki honen bitartez herritarroi aditzera ematen zaizue indarrean dagoen hautesle-zerrenda -udalerrian bizi diren hautesleak (CER) nahiz atzerrian bizi eta udalerri horretan erroldatuta...

OHIKO UDALBATZARRA 4/2020

LEKUA: Osoko Bilkuren aretoa EGUNA ETA ORDUA: 2020ko maiatzaren 19a, asteartea, arratsaldeko 19:00etan.   GAI ZERRENDA 1. UDAL ERREGELAMENDU OROKORRA: UDAL ORGANOEN BILERA...
Web edukia bistaratu