Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Habiaratutako portletak
Berriak
Atzealdea

ESTABLEZIMENDU LAGUNKOIEI AITORTZA

Joan den asteartean, Zumarraga eta Urretxuko Udalek egindako ahalegina aitortu nahi izan diete dendei, eta, lagunkoi zigilua emateaz gain, aulki bana eskaini zieten dendaren erosotasunean laguntzeko.

0207·05·25


Zumarraga eta Urretxuko Udalek “Zumarraga-Urretxu Lagunkoia” programan lanean dihardute, zeina Eusko Jaurlaritzaren Euskadi Lagunkoia ekimenaren barruan kokatzen den. Programaren helburua, adinekoen eta herritar ororen parte hartzea bultzatzea da gure auzo eta inguruak hobetzeko, eta, hartara, zahartzen goazen heinean, gure bizimodua ahalik eta ondoen aurrera eramaten jarraitzeko.

Proiektu honen baitan, hainbat merkatarik hartu zuten parte Establezimendu Lagunkoia izateko formazioan. Horren helburua, establezimenduak adineko pertsonekin lagunkoiak izatean datza, horretarako adinekoen beharrak kontutan hartuz.

Joan den asteartean, Zumarraga eta Urretxuko Udalek egindako ahalegina aitortu nahi izan diete dendei, eta, lagunkoi zigilua emateaz gain, aulki bana eskaini zieten dendaren erosotasunean laguntzeko.

Establezimenduak hauek dira:

Oreka aholkularitza, Lanbroa belardenda, Fernando Salegi harategia, Mentxu y Yone haurrentzako eta nerabeentzako arropa denda, Julita Mertzeria, Onena ehun Cien, Lorea margolariak, Oskarbi oinetakoak, Kux-kux haurrentzako arropa denda, Argizti optika, Martin elektrizitatea, Bidegorri kirolak, Herce Elektrizitatea Buen Bokado eta Naturhouse.


Oharrak

ZAINTZA 2020 ZERBITZUA BERTAN BEHERA

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuaren eta Eudelen gomendioei jarraituz, Euskadin baieztatutako COVID-19 kasuen ondoren, Zumarragako eta Urretxuko udalek antolatutako Zaintza 2020 ...

OHARRA: Ur mozketak Antio Hiribidean.

Antio Hiribidean ur mozketak egingo dira isuri arazo bat konpontzeko. Uztailak 14, asteartea 15:00etatik 17:30etara. 2º eta 19º tarteko atariei eragingo die. 

UDALBATZAR BEREZIA 6/2020

LEKUA: Osoko Bilkuren aretoa EGUNA ETA ORDUA: 2020ko uztailaren 14a, asteartea, arratsaldeko 19:00etan.   GAI ZERRENDA 1. AURREKO BILERAKO AKTA. 2....

Zumarragako egoitza elektronikoan eska dezakezu aurretiko hitzordua

Zumarragako egoitza elektronikoan eska dezakezu aurretiko hitzordua Udaletxean zure tramiteak egiteko.    
Web edukia bistaratu