Eduki publikatzailea
Atzealdea ETXEBIZITZA BAT ESKURATZEKO TRESNAK ETA BALIABIDEAK - HITZALDIA ZUMARRAGAN
2025·03·12
Zumarragako Udaleko Gazteria sailak, 2024-2027 Gazte Planaren baitan eta Gazteen Emantzipaziorako Laguntza Zerbitzuarekin (GAZ) elkarlanean, Etxebizitza eta Gazteria: aukerak eta baliabideak ezagutzen hitzaldia antolatu du, Adriana Carretero Aholkulari eta GAZ zerbitzuko teknikari juridikoak emana. Martxoaren 26an izango da, 18:30ean, Zelai Kultur Etxean.
Gaztaroa bizi-etapa zirraragarria da, aukeraz eta erronkaz betea. Aldi horretan, gazteak beren independentzian pentsatzen hasten dira, beren etorkizunean eta ongizatean eragina izango duten erabakiak hartuz. Fase honetako erabaki esanguratsuenetako bat etxebizitza alternatiben azterketa da. Honen garrantziaz jabetuta, 18 eta 34 urte bitarteko gazteei zuzendutako hitzaldia izango da.
Hitzaldian zehar, dauden etxebizitza alternatibei buruzko informazio argia eta zehatza emango da, baita etxebizitza alokatzeko eta erosteko gaur egungo laguntzei buruzko azalpenak ere. Garrantzitsua da gazteek beharrezko tresnak eta ezagutzak izatea aldez aurretik, erabaki informatuak hartu ahal izateko.
Honetaz guztiaz hitz egiteaz gain, garrantzitsua deritzogu gazteei espazio bat eskaintzea etxebizitzari edo emantzipazioari eragiten dioten gaien inguruan galderak egiteko eta zalantzak argitzeko.
Hitzaldia doakoa izango da, baina, lekua mugatua denez, aldez aurretik izena eman beharko da. Izena emateko estekan eskuragarri dago bai udalaren webgunean baita Instagram zugazteak ekimenaren profilean ere.
Zumarragako Udalak bertako eta inguruko herrietako gazte guztiak animatu nahi ditu hitzaldi honetan parte hartzera.