Eduki publikatzailea
Atzealdea EUSKADIKO ESKOLARTEKO KIROL JOKOEN 40. EDIZIOA UROLA GARAIAN OSPATUKO DA ASTEBURU HONETAN ETA HURRENGOAN
2023·05·24
EUSKADIKO ESKOLARTEKO KIROL JOKOEN 40. EDIZIOA UROLA GARAIAN OSPATUKO DA ASTEBURU HONETAN ETA HURRENGOAN
Bailarako kirol instalakuntzetan kirol modalitate ezberdinetako finalak jokatuko dira. Bi asteburuen artean 1.000 partaidetik gora espero dira
Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoek 40. edizioa dute aurtengoa. Joko hauek, beste era batera esanda, Eskola Kiroleko Euskadiko Txapelketak izango lirateke. Hauek antolatzearen ardura txandakakoa izaten da hiru lurraldeen artean eta aurtengoak antolatzea Gipuzkoari dagokio. Edizio honetako finalak, hein handi batean, Urola Garaia bailaran izango dira.
Eskolarteko Jokoetan infantil mailako neska-mutilek (2009 eta 2010ean jaiotakoak), eta kasu batzuetan bigarren urteko alebinek ere (2011koak), hartzen dute parte 22 kirol modalitate ezberdinetan. Zenbait diziplinetan Espainiako Txapelketak lehenago izan direnez, euren finalak aurreratu egin behar izan dira; eskubaloikoak esaterako maiatzaren 6 eta 7an ospatu ziren Ispilla kiroldegian eta areto futbolekoak maiatzaren 20an toki berean.
Hori horrela, Zumarragan eta Urretxun honako frogak ospatuko dira datozen bi asteburuetan:
Maiatzak 27, larunbata
- Argixao kirolgunea: atletismoa 10:30 – 14:00
- Ispilla eta Aldiri kiroldegietan: saskibaloia 9:15 – 15:00
- Beloki eta Ederrena pilotalekuetan: pilota 10:00 – 13:00
- Pagoeta kulturgunean: xakea 10:00 – 17:00
Maiatzak 28, igandea
- Ispilla eta Aldiri kiroldegietan: saskibaloia 9:15 – 15:00
- Beloki eta Ederrena pilotalekuetan: pilota 10:00 – 13:00
- Pagoeta kulturgunean: xakea 10:30 – 13:30
- Santa Barbaran: BTT 10:00 – 13:30
Ekainak 3, larunbata
- Ispilla kiroldegian: saskibaloia 10:15 – 14:00
- Beloki eta Ederrena pilotalekuetan: pilota 10:00 – 13:00
- Pagoeta kulturgunean: xakea 10:30 – 13:30
- Aldiri kiroldegian: boleibola 10:30 – 13:30
- Zumarraga eta Urretxuko kaleetan zehar: txirrindularitza 15:30 – 19:30