Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Habiaratutako portletak
Berriak
Atzealdea

EUSKALDUN BERRIEI ERREKONOZIMENDUA

3
Zumarragako Udalak errekonozimendua egin nahi die euskadun berriei herriko gune bati “Euskaldun berriak” izena jarrita. Euskaldun berriek aukeratuko dute hiru guneren artean.

2016·10·23


2015eko azaroaren 26ko udaleko Plenoak Euskararen Eguneko adierazpen instituzionala onartu zuen aho batez. Bertan, helduaroan euskara ikastea erabaki duten herritarrei ERREKONOZIMENDUA egitea onartu zen, horretarako udalerriko kale, plaza, lorategi iturri, areto edo guneren bati EUSKALDUN BERRIAK izena jarrita. Hala prozesu parte-hartzaile bat abian jartzea adostu zen, protagonistak euskaldun berriak izango direlarik.
Hilabete hauetan, Euskara, Hezkuntza eta Gazteria batzordean Zumarragan dauden gune ezberdinak aztertu ondoren, hiru dira aukeratu diren proposamenak, herritarrek euren artean aukeratu dezaten. Jarraian lehentasun ordenarik gabe:
•    Sekundino Esnaola 12.-16. arteko parketxoa.
•    Izazpi auzoko 6. eta 3. arteko parketxoa.
•    Antioko interpretazio zentroko portxea.
Antzeman daitekeenez, bi parketak dira: kale neurketen arabera, bertan entzuten da euskara gehien herrian, eta bertan dago etorkizuna ere. Hirugarrena, Antioko Interpretazio zentroaren ataria, leku pribilegiatua Zumarragan.
Orain, aukeraketa prozesuan parte-hartzeko euskaldun berrien beharra dago. Euskaldun berri zentzurik positiboenean: helduaroan euskara ikasten aritu diren herritar guztiak, egun euskaraz bizi direnak eta horretaraino iritsi ez direnak. Eurengana iristeko hiru bide jorratuko dira:
1.    Urretxu-Zumarragako Udal Euskaltegian, bertan, ordu erdiko didaktika bat landuko da ikasle bakoitzak bere aukeraketa egin dezan.
2.    2015-16 ikasturtean udal euskaltegian ibili ziren zumarragarrei gutuna bidaliko zaie bozkarekin.
3.    Modu irekian, Zelai Ariztiko kultur etxeko sarreran kaxa bat egongo da urriaren 24tik 28ra (barne) bozkatu ahal izateko.
Parte-hartze prozesua urriaren 28an itxiko da. Behin bukatuta, bozkak zenbatu eta erabakia Zumarragako Udaleko Plenotik pasako da ofizialki onartzeko, eta abenduaren 3aren bueltan egingo da izendatze ekitaldia.
Euskaldun berriok, animatu, zuek zarete protagonistak!
1 2 3

Oharrak

ZAINTZA 2020 ZERBITZUA BERTAN BEHERA

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuaren eta Eudelen gomendioei jarraituz, Euskadin baieztatutako COVID-19 kasuen ondoren, Zumarragako eta Urretxuko udalek antolatutako Zaintza 2020 ...

OHARRA: Ur mozketak Antio Hiribidean.

Antio Hiribidean ur mozketak egingo dira isuri arazo bat konpontzeko. Uztailak 14, asteartea 15:00etatik 17:30etara. 2º eta 19º tarteko atariei eragingo die. 

UDALBATZAR BEREZIA 6/2020

LEKUA: Osoko Bilkuren aretoa EGUNA ETA ORDUA: 2020ko uztailaren 14a, asteartea, arratsaldeko 19:00etan.   GAI ZERRENDA 1. AURREKO BILERAKO AKTA. 2....

Zumarragako egoitza elektronikoan eska dezakezu aurretiko hitzordua

Zumarragako egoitza elektronikoan eska dezakezu aurretiko hitzordua Udaletxean zure tramiteak egiteko.    
Web edukia bistaratu