Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Habiaratutako portletak
Berriak
Atzealdea

EUSKALDUN BERRIEK BADUTE EUREN ATARIA ZUMARRAGAN

Prozesu parte-hartzaileak utzitako emaitza azkeneko Osoko Bilkuran aho batez onartu ostean, abenduaren 3an –Euskararen Nazioarteko Egunean- egin zen izendatze ekitaldia eta, bide batez, errekonozimendua Euskaldun berriei Antioko Interpretazio Zentroko atarian, aurrerantzean “Euskaldun berrien ataria” izango den horretan. Ondoren, Euskaldun berri eta zaharrak Mintzodromoan nahastu ziren.

2016·12·06


 

Hiru bertsorekin eman zitzaien ongietorria bertaratuei, eta errekonozimendua Euskaldun berriei, helduaroan euskara ikasteko egindako ahaleginagatik. Eguerdiko 12:00ak inguru hasi zen ekitaldian udaleko ordezkariak izan ziren atariari izen berria ematen dion plakaren azpian, eta euskaldun berri eta zaharrak aurrean zituztela. Bertsoen ondoren, Mikel Serrano alkateak errekonozimendu hitzak izan zituen, era berezian euskaldun berrientzat, eta behin eskerrak emanda, euskaldun berri eta zahar Turismo bulegoko sarrerara joan ziren Mintzodromoari hasiera emateko.

Goiza eguraldi ederrarekin zabaldu zen abendua izateko, eta giro horixe nagusitu zen Mintzodromoan ere 12:30etatik hasi, eta 13:20 inguruan mahaietatik jaiki eta mokadutxo bat jateko aukera izan zuten arte. 14:00 aldera, batzuek oinez eta besteak autobusez herrira jaitsi ziren Errekonozimendu eta Mintzodromoari amaiera eramanez.


Oharrak

OHARRA: Ur mozketak Antio Hiribidean.

Antio Hiribidean ur mozketak egingo dira isuri arazo bat konpontzeko. Uztailak 14, asteartea 15:00etatik 17:30etara. 2º eta 19º tarteko atariei eragingo die. 

UDALBATZAR BEREZIA 6/2020

LEKUA: Osoko Bilkuren aretoa EGUNA ETA ORDUA: 2020ko uztailaren 14a, asteartea, arratsaldeko 19:00etan.   GAI ZERRENDA 1. AURREKO BILERAKO AKTA. 2....

Zumarragako egoitza elektronikoan eska dezakezu aurretiko hitzordua

Zumarragako egoitza elektronikoan eska dezakezu aurretiko hitzordua Udaletxean zure tramiteak egiteko.    

EKAINAREN 22TIK AURRERA ERREFUSARENTZAKO ETA PIXOIHALENTZAKO EDUKIONTZIEN SARRAILAK AKTIBATUKO DIRA ETA TXARTELA BEHARKO DA

COVID-19 delakoaren ondorioz, martxoaren 17an errefusa, organiko eta pixoihalentzeko edukiontzien sarraila elektronikoak indargabetu ziren, baita landa-eremuetako birziklatze-guneetara eta...
Web edukia bistaratu