Eduki publikatzailea
Atzealdea EUSKARA ETA HEZKUNTZAKO DIRULAGUNTZAK 2025
2025·05·28
EUSKARA ETA HEZKUNTZAKO DIRULAGUNTZAK 2025
Aurten, laguntza berriak daude bai begirale titulua euskaraz ateratzen duten herritarrentzat, bai euren promozio bideoa euskaraz egiten duten merkatarientzat ere.
Onartu eta argitaratu dira Zumarragako Udaleko euskara eta hezkuntzako diru-laguntzak. Aurrekoez gain, aurten bi esparru berri ere lagunduko dira. Honela geratuko dira lau laguntza lerroak
1- Barnetegietara edo herritik kanpoko euskaltegietara euskara ikastera, aisialdiko begirale titulua, eta UEUra edo euskararen normalizazioarekin zerikusia duten bestelako uda-ikastaroetara doazen herritarrentzako diru-laguntzak.
2- Kanpoko eta barruko errotuluak, irudi korporatiboa -promozio bideoak barne-eta web gunea euskararen erabilera sustatzen dutenentzako diru-laguntzak.
3- Irakaskuntza arautuaren eremuan diharduten ikastetxeek euskararen erabilera sustatzeko egiten dituzten eskolaz kanpoko jarduerak finantzatzeko diru-laguntzak
4. Kirol klubetako entrenatzaile/begiraleak euskaraz formatzeko gastuetarako dirulaguntzak.
Diru laguntza horien oinarri espezifikoak, osorik, 2025eko maiatzaren 19ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira. https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/castell/bog/2025/03/19/c2501825.pdf
Nolanahi ere, zalantza edo galderaren bat duen orok Zumarragako Udaleko Euskara Zerbitzuan aurkituko gaitu, bai bertara etorrita, bai 943 72 91 53 telefono zenbakira deituta ere, edo euskara@zumarraga.eus helbidera mezu bat bidalita. Telematikoki egin nahi bada:
https://uzt.gipuzkoa.eus/PortalV/7.00/Default.aspx?idayto=80&=&idioma=eu-ES