Eduki publikatzailea
2024·09·11
EUSKARA ZERBITZUEK “AROZ ARO” UDAZKENERAKO ESKAINTZA AURKEZTU DUTE
Urretxuko eta Zumarragako Udaletako Euskara Sailek udazkenerako antolatuko dituzken egitarauaren berri eman dute.
Alex Gonzalez eta Josu Idigoras Euskara Batzordeburuek -Sara Bidarte eta Aitor Lizarazu teknikariek lagunduta- datozen hilabeteetarako euskara zerbitzuek elkarlanean antolatuko dituzten ekintzen berri eman zuten.
Nabarmentzekoak dira, berrikuntzen artean LHko ikasleei zuzenduriko “Kantari” Karaoke-ikuskizuna eta “Euskararen kriseilua” ekimen berriak. Baita DBHko ikasleei zuzenduriko bi ikastaro: “Tekno hiriko hiritarrak” urrian, eta “Podcast” ikastaroa abenduan.
Horiez gain, bi ekitaldi azpimarratu zituzten: Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako kanporaketa larunbat honetan Labeaga aretoan, eta “Mintzodromoa” azaroaren 30ean, Urretxun.
Ikasturte hasierarekin batera berrekingo zaio euskarazko liburu irakurketa taldeari, lehen hitzordua azaroaren 7an izango da, eta “Emakumeak landa eremuan” hizpide hartuta. Horrez gain, Udal Euskaltegiaren eskaintza gogorarazi dute A1 mailatik C1 mailarainoko ikastaroak eskainiz. Eta, euskaltegira joan gabe, euskara erabili nahi dutenentzat “Mintzalagun” saioak, dohainik.
Baina, euskara ez da soilik euskara zerbitzutik jorratzen, eta horren adibide dira udazken honetan kultura zerbitzuetatik eskainiko diren antzezlanak: “Kanpora sartzen”, “Kortxoaren dilema”, “Atearen bestaldean” eta “Jon beldurgabea”.
Azkenik, euskara zerbitzuetatik herritar, merkatari eta kirol-entrenatzaileei zuzendutako dirulaguntzen berri ere eman dute.
Hori horrela, esku-orri modura Urretxu eta Zumarragako etxe guztietara igorriko da informazio hori guztia, eta euskara batzordeburuek gogorarazi dute bi udaletako euskara zerbitzuetako ateak zabalik daudela edozein zalantza edota proposamen jaso eta aztertzeko.
Euskara Zerbitzua
943729153
Zumarragako udaletxean
Dagoeneko Euskara Zerbitzuak neguko Aroz aroa prestatzen hasiak dira.