Eduki publikatzailea
Atzealdea EUSKARA ZERBITZUEK NEGUKO “AROZ ARO” AURKEZTU DUTE
2026·01·16

EUSKARA ZERBITZUEK NEGUKO “AROZ ARO” AURKEZTU DUTE
Ekitaldien artean, Goazenen emanaldia Zelai Ariztin, eta, Korrika antolatzeko urtarrilaren 28an egingo den bilerarako gonbidapena azpimarratu dituzte.
Urretxuko eta Zumarragako Udaletako Euskara Sailek negurako antolatuko dituzken egitarauaren berri eman dute. Alex Gonzalez eta Josu Idigoras Euskara Batzordeburuak, Marijo Etxeberria udal euskaltegiko irakasleak lagunduta Zelai Arizti antzokiko sarreran egin den prentsaurrekoan.

Lehenik eta behin, Marijo Etxeberria irakaslea gure herrietara iaz etorri ziren herritarrei zuzenduriko “Ongi etorri” 10 orduko euskara ikastarotxoaren berri eman digu. Ikastarotxo honekin euskararen ezagutzarik ez dagoen lekuetatik datozen herritarrei gerturatze bat eskaini nahi zaie oinarrizko ezagutza batzuk eskainiz: norbere buruaren aurkezpena, zenbakiak, kortesia, herriko gauzak… Iaz, Urretxu eta Zumarragan erroldatu ziren herritarrei ikastaroan parte-hartzeko gonbidapena bidali zaie, eta urtarrilaren 22ra arte dute izen emateko epea, euskaltegira joanda, edota telefonoz deituta 943723310 zenbakira. 2010-11 ikasturtean programatxo honekin hasi ginenetik, 200 bat herritar pasatu dira bertatik.
Urtarriletik martxora bitartean, Tinkoren eskutik, Zinea euskaraz eskainiko diegu Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleei, eskola orduetan Tinkoren eskutik. Urtarril-martxo bitarteko eskaintza: Robotia, Bram Barrabas, Igela & Zapoak eta ZOG izango dira. Pelikula horien inguruko informazio gehiago: https://www.tinkoeuskara.eus/
Ikus-entzunezkoekin jarraituz, eta iazko Aroz Aroko momentu parte-hartzailean izandako herritarren eskaera erantzunaz, urtarrilaren 31n telebistako Goazen telesail arrakastatsuaren saio musikatua izango dugu Zelai Arizti antzokian. Bi txanda izango dira: lehena 17:00etan eta bigarrena 19:00etan. 8 € izango dira sarrerako, eta 550 sarrera inguru saldu dira, baina, oraindik 100 inguru geratzen dira: 50 sarrera inguru txandako. Sarrerak erosteko Zelai Ariztiko webgunean ( https://www.zelaiarizti.eus/eu/goazen ), antzoki kanpoko makinan edota takilan eros ditzakezue (takila zabalik denean).
Gaia aldatuz, Urretxu eta Zumarragako Udaletatik proiektu berri bat badugu esku-artean. Hurrengo bederatzi urteetarako, herrira begirako Euskara Plana diseinatu nahi dugu, hau da, gauden lekutik abiatuta, non egon nahi genuke 2035ean? Horretarako, Elhuyar enpresak lagunduta, urtarrilean -datorren asteartean- galdetegi bat zabalduko dugu herritarroi 5 bat minutuan erantzutekoa (https://form.jotform.com/253492643408360). Horrez gain, hainbat herritarrei elkarrizketa bat egingo zaie otsailean diskurtso ezberdinak biltzeko, eta Aste Santu ondoren, bildutako informazioarekin plana diseinatzeko asmoa dago. Zinegotziek eskerrak eman nahi izan dizkiete herritarrei, euren parte-hartzea eskatzen dugun guztietan izaten dugun erantzunarengatik.
Otsailaren 7ko asteburuan izango da Labeaga aretoan aurtengo Mingainluzeko edizioa! Aurten ere LH5eko ikasleek aukera izango dute telebistako Mihiluze programaren moduko lehiaketan parte-hartzeko. Izena-ematea ostiralean irekiko da eta LH5eko ikasleek hiruko taldetan parte-hartu beharko dute. Izen-emateko: labur.eus/mingainluze2026
Inauterien ondoren, ez da asko faltako Korrika ere Euskal Herrian zehar martxan hasteko! Aurten, martxoaren 28an, larunbata, pasatuko da Urretxu-Zumarragatik (07:44 Urretxun sartuko da Deskargatik, eta Zumarragatik Ezkiora joan da 08:10 aldera). Baina, nahiz eta Korrika martxoan izango den, primerako asteburua borobiltzeko, Korrika Batzordea deitu du AEK-k Urretxu-Zumarragan datorren urtarrilaren 28an, arratsaldeko 19:00etan Zelai Arizti kultur etxean Korrika iritsi bitarteko ekintzak antolatzeko. Bi udaletako euskara zerbitzuak ere bertan izango gara, eta prentsaurreko hau baliatu nahi izan da interesa duten herritar guztiak bertara gonbidatzeko, bertan esandakoetatik ere jantziko baitugu Neguko Aroz Aro.
Azkenik, bi herrietako kultura zerbitzuek negu honetarako aurkeztu duten euskarazko kultur eskaintza gogorarazteko ere baliatu da prentsaurrekoa. Antzerki eta haurrentzako ikuskizunen inguruko informazioa: https://www.zelaiarizti.eus/eu
Horrekin guztiarekin, euskara batzordeburuek gogorarazi dute bi udaletako euskara zerbitzuetako ateak zabalik daudela edozein zalantza edota proposamen jaso eta aztertzeko. Hemen Zumarragakoa:
Euskara Zerbitzua
943729153
Zumarragako udaletxean
Hori horrela, bertaratuei eskerrak emanaz, eta herritarrei Neguko Aroz Aro eskainiz amaitu da prentsaurrekoa..

