Eduki publikatzailea

Atzealdea EUSKARA ZERBITZUEK UDABERRIKO“AROZ ARO” AURKEZTU DUTE

Euskaraldiak protagonismo nabarmena izango du udaberriko ekintzetan, baina ekintza gehiago ere izango dira

2025·03·13


Urretxuko eta Zumarragako Udaletako Euskara Sailek udaberrirako antolatuko dituzken egitarauaren berri eman dute. Alex Gonzalez eta Josu Idigoras Euskara Batzordeburuek egitarau hori antolatzeko otsailean izan zen momentu parte-hartzailean herritarrek eta elkarteek erakutsitako prestutasuna eskertu dute.

Udaberriko egitarauan, nabarmentzekoak da Euskaraldia: maiatzaren 15etik 25era. Aurreko egunean egin zen bilera Urretxu-Zumarragako Euskaraldia antolatzeko, eta, oraindik xehetasun dezente lotzeko dauden arren, horietako batzuk aurreratu daitezke: martxoaren 26an Euskaraldiko gune ibiltaria iritsiko da herrira Euskaraldiaren inguruko informazioa eta materiala saltzeko; apirilean, mikro-ipuin lehiaketa antolatuko da (eta maiatzaren 22an sari banaketa egingo); Euskaraldiko lehen iganderako ibilaldi kulturala antolatu du Deskarga inguruan Zintzo-mintzok. Aurten, berrikuntza modura, Urretxu eta Zumarragako herritarrek Euskaraldian “hikaldia” egiteko aukera izango dute hitanoa lantzeko.


 

Euskaralditik kanpo, jolasak ere antolatuko dira udaberrian: maiatzaren 10ean jolas kooperatiboak Txatxilipurdiren eskutik, maiatzaren 24ean ginkana Areizaga-Kalebarrendik hasita eta ekainaren 13an Dronekin jolasteko aukera.

Ikastaroei dagokienean, antzerki inprobisazio ikastaroak izan duen arrakasta ikusita, jarraipena emango zaio maiatzean, eta helduentzako eskaintza ere zabalduko da. Animatu!

Bestalde, 2025eko dirulaguntzetan, Urretxu eta Zumarragako udalek begirale ikastaroak euskaraz atera dituztenei laguntza eman nahi diete (%50). Baita, merkatariei ere bere establezimenduko promozio bideoren bat euskaraz egiten badu ere (%50).

Euskarazko irakurketa taldearen hurrengo bi liburuek idazlearen bisita izango dute: martxoaren 13a, Jon Artano “Juana” liburuarekin, eta apirilaren 8an, Gorka Erostarbe zumarragarraren “Egañazpi”.

Horiez gain, Kultura Zerbitzuek antolatuta, haur eta helduentzako antzerkia ere izango da: helduentzako “Arizona” Jon Plazaola eta Aitziber Garmendiarekin. Eta haurrentzako: “Kelonia”, eta Porrotx eta konpainia (informazio gehiago: www.zelairizti.eus ).

Horiez gain, ikastetxeen bidez bideratzen diren gurasoentzako lehiaketak ere izango dira apirilean, maiatzean eta ekainean.

Hori horrela, euskara batzordeburuek gogorarazi dute bi udaletako euskara zerbitzuetako ateak zabalik daudela edozein zalantza edota proposamen jaso eta aztertzeko. Hemen Zumarragako:

Euskara Zerbitzua

euskara@zumarraga.eus

943729153

Zumarragako udaletxean

Azkenik, laster zabalduko da Euskaraldiaren inguruko informazio zehatzagoa.