Eduki publikatzailea

Atzealdea EUSKARA ZERBITZUOK UDABERRIKO "AROZ ARO" ZUREKIN DISEINATU NAHI DUGU

Hitzordua otsailaren 18an izango da, 17:30ean, Zelai Arizti kultur etxean. Saioak ordubete iraungo du

2025·02·13


Neguko Zikloa oraindik amaitu ez den arren (martxoko euskarazko estreinaldia %75eko deskontuarekin, Antton Telleriaren martxoaren 15eko Ni-ni-ni bakarrizketarekin, martxan dagoen antzerki ikastaroarekin eta otsailaren 22ko ginkanarekin, besteak beste), Euskara Zerbitzutik dagoeneko hurrengo geltokira begira gaude. Zuekin batera, martxoaren erdialdetik San Juanetara egingo diren ekintzak diseinatu nahi ditugu.

Udaberri honetan, gainera, Euskaraldiak pisu berezia izango du maiatzaren 15etik 25era.

Saio honetan, lehenengo neguko jardueren jarraipena egingo dugu (Aroz Aro negukoa hemen) eta ondoren udaberrirako zuen proposamenak jasoko ditugu.

Deialdia zabalik dago herriko edozein pertsona edo elkarterentzat.

Ezin bazarete etorri, idatziz ere bidal diezazkigukezue zuen ideiak, kontuan har ditzagun:

Proposamen guztiak aztertu eta erantzungo ditugu. Aukera hau baliatu nahi dugu joan den azaroko prozesuan parte hartu zutenei eskerrak emateko. Zuen zain gaude Aroz Aro zirraragarri bat elkarrekin eraikitzen jarraitzeko!