Atzealdea
EUSKARALDIKO INFORMAZIO GUNEA, KALE-MAGIA ETA ZINEA DOHANIK ASTEAZKEN HONETAN
Eguraldia lagun Areizaga-Kalebarrenen izango dira informazio gunea eta magia 17:00etan hasita; Patxi Bisquerten “Onbuaren itzala”, berriz, Zelai Ariztin 20:00etan.
2025·03·26
Datorren asteazken honetan Euskaraldiaren 4. edizio informazio gunea izango dugu gure herrietan 17:00-20:00: eguraldia lagun, Areizaga-Kalebarrenen, eta, bestela Euskadi plazako arkupe itxietan. Bertan, izena-emateko informazioa eskaintzeaz gain, Euskaraldiko materiala erosteko aukera ere izango da: banderolak, kamisetak, jertseak… Gunea girotzeko, Kidam magoa ibiliko da gure kaleetan.
Horren ondoren, 20:00 Butaka 21ek antolatu eta Urretxu eta Zumarragako udalek lagunduta, Patxi Bisquerten “Onburaren itzala” filma eskainiko da dohainik Zelai Ariztiko zineman. Patxi Bisquert zuzendaria bera bertan izango da.
Instalatu ezazu gure PWA eta gure herriko aktualitateen berri (albisteak, agenda, lan-eskaintza...) izango duzu.
Nola instalatu PWA?
Ios-Iphone gailu bat baduzu, udaleko orria zure iPhonean irekitzean, sakatu partekatzeko ikonoa. Sakatu ondoren, sistema eragileari dagozkion aukeren menu bat agertuko zaizu. Bilatu "gehitu hasierako pantailan" botoia eta sakatu haren gainean. Amaitzeko, berretsi hurrengo pantailan ikonoa zure mugikorrean sartu dela, "Gehitu" botoia sakatuta.