Eduki publikatzailea

Atzealdea EUSKARAREN EGUNAREN HARIRA, MINTZODROMOA ETA GAITU

Urteroko Mintzodromoaz gain, Bertso-eskolako lagunen bertsoak, literatur taldekoen errezitaldia eta Gaitu proiektuaren grabaketak egin ziren.

2023·12·03


Aurtengo abenduaren 2a, Euskararen Egunaren bezperan, Zumarragako Zelai Ariztiko kultur etxean elkartu ziren Urretxu-Zumarragako hainbat euskaltzale. Euskararen Egunaren harira, bertsolariak, Mintzodromoaren 12. edizioa eta adimen artifizialek euskaraz egin dezaten “Gaitu” proiekturako grabaketak burutu ziren.

Goierriko Hitzaren kronika irakurtzeko: https://goierri.hitza.eus/2023/12/02/urretxu-zumarragako-euskararen-mintzodromoa/

Lehenik, Urretxu-Zumarragako bertso eskolako lagunek bina bertso eskaini zizkiguten. Ondoren, bi udaletako zinegotziek lagunduta, Mintzodromoari hasiera eman zitzaion. Mintzodromoak iraun bitartean, baina, herritarrek “Gaitu proiekturako” grabaketak egin ahal izan zitezen (Gaituri buruzko informazioa eta grabaketak egiteko: https://gaitu.eus/ )

Azkenik, euskarazko literatura taldeko kideek bi testu irakurri zituzten: batetik, 2004ko “Urretxu-Zumarragako Euskara” liburuko elkarrizketa bat, eta, ondoren “Gau beltzaren inguruko ipuin bat”.

Ekitaldia ikusteko: https://youtu.be/8RdaeUhO5c4

Aho-zapore gozoa utzi zuen aurtengo ekitaldiak ere bertaratuen hitzetan.